![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/87/Bibi_Pferdemarkt_Friese_nach_links.jpg/640px-Bibi_Pferdemarkt_Friese_nach_links.jpg&w=640&q=50)
Frisiar zaldi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Frisiar zaldia (frisieraz: Frysk hynder) Herbehereetako toki-zaldi arrazarik zaharrena da. Bere sustraiak, denboran, oso atzera doaz. XIII. mendean, ezaguna zen frisiar zaldia jada, eta gaur egungoak antzekotasun oso argiak erakusten ditu bere arbaso urrunekin.
Arrazaren osaerak zaldi arin baten antza badu ere, frisiar zaldiak dotoreak eta bizkorrak dira beren tamainarako. Europa kontinentalean, Erdi Aroan frisiar zaldien arbasoek, gerra zaldi gisa, eskari handia izan zutela uste da. Goi Erdi Aroan eta Erdi Aro Klasikoan zehar, armaduradun zalduna eramatea ahalbidetzen zuen haren tamainak. Behe Erdi Aroan, berriz, zamaketarako moduko animalia astunagoak behar ziren. Behin baino gehiagotan arraza desagertzekotan egon arren, gaur egun frisiar zaldia kopuruan eta ospean hazten ari da arnesarekin zein zaldi-zelarekin erabiltzeko. Duela gutxitik, arraza zaldi-heziera arloan sartzen ari da.