From Wikipedia, the free encyclopedia
Friedrich Wöhler (1800 – 1882) kimikari alemaniarra zen, ospetsua urearen sintesia egiteagatik eta zenbait elementu bakartu zituelako.
Friedrich Wöhler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eschersheim (en) eta Frankfurt am Main, 1800go uztailaren 31an |
Herrialdea | Prusiako Erresuma Landgraviate of Hesse-Kassel Electorate of Hesse Alemaniar Inperioa |
Heriotza | Göttingen, 1882ko irailaren 23an (82 urte) |
Hobiratze lekua | Stadtfriedhof Göttingen (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Marburgeko Unibertsitatea Heidelbergeko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Leopold Gmelin (en) Jöns Jakob Berzelius |
Doktorego ikaslea(k) | Adolf Wilhelm Herman Kolbe Georg Ludwig Carius (en) Carl Schmidt (en) Georg Städeler (en) Wilhelm Kühne (en) Heinrich Limpricht (en) Georg Städeler (en) Georg Ludwig Carius (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta biokimikaria |
Enplegatzailea(k) | Göttingengo Unibertsitatea Q15787840 (1825 - 1831) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Göttingengo Zientzien Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Bavariar Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Académie Nationale de Médecine (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino |
Eschersheim herrian jaio zen, Frankfurt am Main distritoan. 1823an Wöhler-ek medikuntza ikasketak bete zituen Heidelbergen, Leopold Gmelin-en laborategian. Irakalse honek Jöns Jakob Berzelius-ekin lan egitera bidali zuen Stockholmera. Kimika irakatsi zuen 1825.tik 1831.ra Berlingo Eskola Politeknikoan; ondoren, Kasselgo Goimailako Eskola Politeknikoan 1836 arte. Gero, Göttingengo Unibertsitateko Kimika irakaslea izan zen, bere bizitza guztian.
Wöhler Kimika organikoaren aitzindaritzat[1],[2] jotzen da, 1828.an egin zuen urearen[3] ustekabeko sintesiari esker. Ordurarte zientzialariek uste zuten izaki bizien zenbait substantzia organiko ("protoplasma") beharrezkoa zela konposatu organikoak prestatzeko, eta hau animalia edo landarek bakarrik egin zezaketela. Wöhler-ek frogatu zuen lehenego aldiz urea bezalako konposatu organikoa artifizialki presta zitekeela bi osagai ez-organiko elkarrekin erreakzionaraziz: amonio kloruroa eta berun isozianatoa. Esperimentu honek bitalismoaren teoria gezurtatu egin zuen eta konposatu organikoak edo biokimikoak "in vitro" presta zitezkeela erakutsi zuen.
1827.an Wöhler-ek atzeman zuen lehenengo aldiz konposatu kimikoen isomeria. Azido zianikoa prestatu zuen eta bere formula kimikoa (CHNO) Justus von Liebigek lortutako azido fulminikoaren berdina zela ziurtatu zuen, nahiz eta bien propietate fisiko eta kimikoak zeharo desberdinak izan. Aurkikuntza honek garai hartan pentsatzen zenaren aurka egiten zuen, molekula desberdina izateko formula enpiriko desberdina behar zela uste baitzen. Jöns Jakob Berzelius-ek eman zion isomeria izena eman zion fenomeno honi.
Wöhler-ek Kimika ez-organikoa ere jorratu zuen. Berilioa, itrioa, silizioa eta aluminioa metal libre gisa isolatu zituen. Horretarako, potasioa eskuratu zuen Humphry Davyren teknika erabiliz eta metal desberdinen kloruroak erreduzitu zituen metal libreak sortuz. 1836.an kaltzio karburoa sintetizatu zuen lehengo aldiz. Bere garaiko meteorito-bilduma onenetarikoa ere osatu zuen Wöhler-ek eta beraien analisiari buruzko lanak argitaratu zituen.
Wöhler-ek idatzitako zenbait artikulu aipagarri:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Wöhler |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.