Frantziaren banaketa administratiboa hainbat mailatan banatu den administrazio-sistema konplexu bat da:
13 eskualde (fr. régions): Frantzia 18 eskualdetan banatu da; horietatik 13, Metropolitar Frantzian daude. Nahiz eta lehen mailako azpibanaketa izan, Frantzia estatu zentralista denez, ez dute botere betearazlerik, judizialik edo legegilerik.
96 departamendu (fr. départements): Metropolitar Frantzian, eta beste 5, itsasoz haraindi. Kontseilu Orokor bat dute buru. Sei urterako hautatuak dira kontseilukideak. Departamendu bakoitzak prefeta bat du.
323 barruti (fr. arrondissements): departamendu bakoitza hainbat barrutitan banatu da, eta bakoitzak azpiprefeta bat du buru. Haren helburua departamenduko prefetari laguntzea da.
1.995 kantonamendu: hauteskunde-barrutien antzekoak dira.
36.529 udalerri edo komuna: unitate administratiborik txikienak. Bakoitzak udal edo mairie bat du buru.