Frank Billings Kellogg (Potsdam, New York, 1856ko abenduaren 22a - Saint Paul, Minnesota, 1937ko abenduaren 21a) estatubatuar abokatu eta politikaria izan zen. 1929an Bakearen Nobel Saria irabazi zuen. 9 urte zituela, Minnesotara joan zen familiarekin, eta han zuzenbidea ikasi eta abokatu hasi zen lanean. 1905ean Theodore Roosevelt lehendakariak administrazioan sartu zuen. 1916an Alderdi Errepublikazaleak senatari hautatu zuen, eta 1922ra arte Senatuan egon zen. 1924an Calvin Coolidge lehendakariak enbaxadore izendatu zuen Erresuma Batuan eta 1925etik 1929ra estatu idazkaria izan zen bere gobernuan. Mexikorekiko harremanak hobetzearen arduraduna izan zen eta Txile eta Peruren arteko Tacna-Arica gatazka konpontzen lagundu zuen. Aristide Briand Frantziako atzerri-ministroarekin batera Briand-Kellogg Itunaren arduraduna izan zen. Itunak gerrari uko egitea dakar, politika nazionaleko tresna den aldetik. Biek jaso zuten Bakearen Nobel Saria.

Datu azkarrak 45. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Idazkaria, Ameriketako Estatu Batuetako senataria ...
Itxi

Kanpo estekak


Biografia
New Yorkeko estatua
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.