![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a8/Sir_Francis_Galton%252C_1890s.jpg/640px-Sir_Francis_Galton%252C_1890s.jpg&w=640&q=50)
Francis Galton
From Wikipedia, the free encyclopedia
Francis Galton (Birmingham, Ingalaterra, 1822ko otsailaren 16 – Haslemere, Surrey, Ingalaterra, 1911ko urtarrilaren 17), zientzialari oparo bat izan zen. Arlo askotan egin zituen ikerketak, hala nola geografia, meteorologia, antropologia, genetika, eugenesia, psikometria eta estatistikan.
Francis Galton | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Birmingham, 1822ko otsailaren 16a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Haslemere, 1911ko urtarrilaren 17a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Claverdon (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Samuel Tertius Galton |
Ama | Frances Anne Violetta Darwin |
Ezkontidea(k) | Louisa Jane Butler (en) ![]() |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea King Edward's School (en) ![]() Trinity College Londresko King's College (1839ko urria - |
Tesi zuzendaria | William Hopkins |
Doktorego ikaslea(k) | Karl Pearson |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, esploratzailea, antropologoa, genetista, psikologoa, geografoa, meteorologoa, estatistikaria, filosofoa, soziologoa, idazlea, argazkilaria, asmatzailea, fisiologoa eta eugenicist (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Royal Geographical Society |
galton.org | |
![]() ![]() |
Estatistikan, ezaguna da korrelazio kontzeptuaren asmatzailea izateagatik. Erregresio teknikak ere garatu zituen.
Bidaia asko egin zituen Afrikara herentzia, antropologia eta antropometriari buruzko ikerketak egitera; estatistika erabili zuen bere azterketetan. Meteorologia ere aztertu zuen. Hala ere, eugenesia sortu zuelako da ezaguna; pertsonak elkarrengandik bereizteko behatz markak erabiltzea proposatu zuen. Obrak: Hereditary Genius (1869), Inquiries into Human Faculty (1833, Giza ahalmenei buruzko ikerketak), Natural Inheritance (1889, Herentzia naturala), Essays in Eugenics (1909, Eugenesiazko saiakerak). Galtonen legea: herentzia-lege horren arabera, organismoek gurasoengandik jasotzen dituzte ezaugarrien erdiak, aiton-amonengandik laurdena, eta abar.