From Wikipedia, the free encyclopedia
France Prešeren (Vrba, 1800ko abenduaren 3a - Kranj, 1849ko otsailaren 8a) Esloveniako poeta erromantiko handiena izan zen[1], XIX mendearen lehen aldian bizi izan zena. Eslovenierazko literaturaren aitzindaria izan zen eta hil ondoren herrialdeko kanon literarioa bihurtu zen[2]. Batez ere eslovenieraz idazten zuen, baina alemanez ere bai[3].
France Prešeren | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vrba (en) , 1800ko abenduaren 3a |
Herrialdea | Austriar Inperioa Illyrian Provinces Habsburgotar monarkia |
Heriotza | Kranj, 1849ko otsailaren 8a (48 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | esloveniera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, abokatua, idazlea eta legelari-poeta |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Virgilio, Friedrich von Schlegel, Friedrich Schiller, Johann Wolfgang von Goethe, Luís de Camões eta Adam Mickiewicz |
Mugimendua | erromantizismoa |
Vrba herrixkan jaio zen Austria-Hungariako Inperioaren barnean, Karniola Garaia eskualdean. Filosofia ikasi zuen eta ondoren Vienan zuzenbidea. 1828an doktoratu zen eta abokatu izaten saiatu zen baina bere ideia liberalen erruz ez zuen aukerarik izan eta Ljubljanako abokatu talde batetako laguntzaile izatea baino ez zuen lortu. 1846an azkenean Kranjn lortu zuen abokatua izatea baina bi urte beranduago hil zen.
Karniolan bizi zenez, hasieran batez ere karniolartzat hartu zuen bere burua, baina pixkanaka-pixkanaka esloveniar nortasun zabalagoa garatu zuen[4].
Bere lehenengo poesia Iliriar orria aldizkarian agertu zen 1827an, "Neskatilei" izenburua zuena, (Dekletom / An die Mädchen).
Poesia gehienak Karniolako erletxoa aldizkariak argitaratu zituen eta 1843tik aurrera "Nekazal eta Artisau egunkaria"-n. 1846an bertan France Prešeren doktorearen poesiak (Poezije Doktora Franceta Prešerna) argitaratu zuen.
Bere lanik ezagunena Sonetni Venec soneto liburua izan zen.
Ljubljanako enparantza nagusiak bere izena darama, Prešeren enparantza. 1.000 tolaretako billetetan bere aurpegia agertzen zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.