From Wikipedia, the free encyclopedia
Fototropismoa landareek argi-estimuluen aurrean duten erantzuna da. Fototropismo positiboak landarea argi-iturrirantz hazteari egiten dio erreferentzia; fototropismo negatiboak, berriz, landarea argi-iturriaren kontrako norabidean haztea dakar. Zurtoinaren kasuan, fototropismo positiboa ikusten da, argi-iturrirantz hazten baita. Sustraiak fototropismo negatiboa du[1][2]. Fototropismoa landareen erantzun ebidentea den arren, ez da dagoen tropismo bakarra. Landareetan ohikoak diren beste tropismo batzuk honako hauek dira: tigmotropismoa (oso garrantzitsua izaera igokaria duten landareentzat) eta grabitropismoa (ezinbestekoa dena sustraiak lurrean sar daitezen).
Pertzepzio fototropikoa argi urdinaren bi hartzaileek (fototropina-1 eta fototropina-2) neurtzen dute. Hartzaile hauek estomen irekieran, kloroplastoen mugimenduan, hipokotiloaren hazkundean eta hostoen hedapenean ere inplikatuta daude[3]. Landare gehienek kloroplastoak eta hostoak mugitzen dituzte ahalik eta argiaren-energia gehien jasotzeko[4].
Argi estimuluak erreakzio hormonal bat eragiten du landarean, eta horren ondorioa hazkunde diferentziala da. Auxina da hazkunde diferentzial horren arduraduna. Auxinak honako mekanismo honen bidez jarduten du: erantzun fototropiko negatiboa duenez, argi-eraginaren kontrako aldean kontzentratzeko joera du. Auxina zelula-ugalketarekin lotuta dagoenez, auxina-kontzentrazio handiagoa duten eskualdeko zelulak gehiago ugaritzen dira txikia den zelulak baino. Horrela, zurtoina tolesten da argi-iturrirantz (fototropismo positiboa).
Cholodny-Wenten hipotesiak, XX. mendearen hasieran garatuak, argi asimetrikoaren presentzian, auxinak itzalduriko aldera mugituko dela iragartzen du, eta alde horretako zelulen elongazioa sustatuko duela, landarea argi iturrirantz kurbatu dadin[5]. Auxinek protoi-ponpak aktibatzen dituzte, eta pH-a murrizten dute landarearen alde iluneko zeluletan. Zelularen azidotzen honek inguruan dagoen expansina izeneko entzima pizten du, hidrogeno-loturak apurtzen dituenak zelula-horman, zelularen zurruntasuna murriztuz. Gainera, protoi-ponparen aktibitatea handitzearen ondorioz, solutu gehiago sartzen dira landarearen zeluletan landarearen alde ilunean, eta, ondorioz, landare-zelula horien sinplasto eta apoplastoaren arteko gradiente osmotikoa handitzen da. Orduan, ura zeluletan sartzen da bere gradiente osmotikoan zehar, presioa handitzea eragiten duena[6]. Zelula-hormaren indarra gutxitzeak eta presioa errendimendu-atalase batetik gora handitzeak zelulak puztu egiten ditu, mugimendu fototropikoa bultzatzen duen presio mekanikoa eraginez[7].
Auxinaren aurkikuntza, neurri handi batean, Theophil Ciesielskiren ikerketari esker eman zen. Charles Darwinek 1871n Ciesielskiren doktore tesia aipatu zuen, non honek "transmititutako eragin" bati erreferentzia egiten zion lantegiko zurtoinen puntatik, grabitropismoaz arduratuz. Hormonaren izena, urte asko beranduago emango zen arren, Darwinek eta Ciesielskik argi izan zuten, hormona honek, aztertutako landareen hazkuntza eta garapenean aldaketa garrantzitsuak eragiten ari zela[8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.