Fobiaherstura-nahasmendu bat da, non pertsonak gehiegizko eta justifikaziorik gabeko neurriz gaineko beldur eta ikara iraunkorra sentitzen duen objektu, animalia edo egoera baten aurrean (adibidez, araknofobia, fobia armiarmei).[1] Hedaduraz, trastorno psikologikoa izan gabe, pertsona edo giza talde batek zerbaiten aurka duen gorroto jarrera adieraz dezake, hala nola homofobia.
Nahasmendu psikiatriko ohikoenetako bat da, planetako hogeita hiru pertsonatik batek (% 4,35) fobiaren bat izaten baitu.
Beldur horrek eragina izan dezake lanean, eskolan eta eguneroko beste jarduera batzuetan.[2]