From Wikipedia, the free encyclopedia
Fluxu-diagrama algoritmo edo prozesu bat burutzeko pauso guztiak irudikatzen dituen diagrama bat da, abiapuntu eta helmuga bakarra dituena. Urratsak modu ordenatuan irudikatzen ditu, horiek gezi batez lotuz. Pauso bakoitzean burutu beharreko jarduera zein motakoa den, itxura desberdineko irudiak erabiltzen dira:
Fluxu-diagramak hainbat alorretan erabiltzen dira prozesuak analizatu, diseinatu, dokumentatu edo kudeatzeko.[1]
Fluxu-diagramekin modu grafikoan egin daitekeena algorimoekin ere egin daiteke tesu moduan. Gaur egunean fluxu diagramak gutxitan erabiltzen dira, algoritmoak askoz erabiliagoak dira prozesuak zehazteko. Algoritmo sinpleak irudikatzeko balio dute, edo algoritmo ez hain zailak deskribatzeko baina lehen mailako deskribapena erakusteko, xehetasun guztiak eman beharrik gabe.
Oinarrzko programetan azaltzen diren osagai posibleetako bakoitza forma diferente batekin adierazten fluxu-diagraman. Oinarrizko osagaiak hauek dira:
eta horrela adierazten dira fluxu-diagrametan:
Forma | Izena | Deskripzioa |
---|---|---|
Fluxu-lerroa | Fluxu-lerroak sinboloak lotu eta prozesuaren norabidea markatzen du. | |
Hasiera-amaiera | Elipsea, obaloa edo ertz leunduak dituen laukizuzena. Prozesuaren hasiera eta bukaera irudikatzen Hasierakoak "hasiera" hitza edo prozesuaren izena izan ohi du, eta bukaerakoak "amaiera" hitza. | |
Prozesua | Laukizuzenak ekintza adierazten du. | |
Baldintza | Erronboak bidegurutzea bat ebazten duen baldintza hartzen du barne. Baldintza aukera bat izan daiteke ("jarraitu nahi duzu? bai/ez") ala egiaztapen edo iragazketa bat ("adina>=18? egia/gezurra").
Erronbotik bi gezi ateratzen dira: bat behetik (ohituraz "bai" edo "egia") eta bestea albotik ("ez" edo "gezurra"), edozein kasutan, beti ondo izendatuta. Aukerak bi baino gehiago badira "aurretik definitutako prozesua" erabiltzea komeni da. | |
Sarrera/Irteera | Paralelogramoak datuen sarrera eta irteera adierazten du. | |
Oharra | Prozesuaren gaineko oharrak eta iruzkinak. | |
Aurretik definitutako prozesua | Alboetan tira bertikalak dituen laukizuzenetan prozesu konplexuak sartzen dira, aparteko fluxu-diagrametan edo azpierrutinetan garatzen direnak. | |
Begizta | Hexagonoak era ziklikoan hainbat aldiz edo baldintza bat bete arte errepikatzen den sekuntzia adierazten du. | |
Orri barruko lotura | ||
Orrien arteko lotura |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.