From Wikipedia, the free encyclopedia
Flevoland[1] (ⓘ) erdialdeko Herbehereetako probintzia da. 2.412 kilometro koadroko eremua du (lehorra 1.419 km², ura 993 km²) eta 2015eko urtarrilaren 1ean 401.791 biztanle zituen[2]. Hiriburua Lelystad da eta hiri nagusia Almere.
Flevoland | |||
---|---|---|---|
Herbehereak | |||
Ereserkia | |||
Waar wij steden doen verrijzen... (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Herbehereak | ||
ISO 3166-2 | NL-FL | ||
Hiriburua | Lelystad | ||
King's or Queen's Commissioner (en) | Arjen Gerritsen (en) | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°30′N 5°42′E | ||
Azalera | denetara 2.412 km² ura 993 km² | ||
Mugakideak | Ipar Holanda, Utrecht, Overijssel, Frisia eta Gelderland | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 399.893 (2013ko abenduaren 31) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 166 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Erreginaren mandataria | Leen Verbeek | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
www.flevoland.nl |
Eratu zen Herbehereetako azken probintzia izan zen, 1986an.
1916an gertatu ziren uholdeen ondoren, Zuiderzee barne-itsasoa itxi eta lur lehor bihurtu behar zela erabaki zen. 1932ean Afsluitdijk dikea bukatu zuten eta beraz itsasoaren ixtea burutu. Hortik aurrera Zuiderzee IJsselmeer izendatu zuten, hau da, IJssel ibaiaren bukaerako lakua.
Lehortu zen lehengo lekua Andijkeko proba polderra zen, 1927an. Lehengo polder handia Wieringermeer izan zen (1930an), gaur egun Ipar Holandako probintziaren zatia dena. Hurrena Noordoostpolder (Ipar-ekialdeko polder) izan zen, Urk eta Schokland irlen inguruan. Overijssel probintziarekin batu zen. Horren ondoren, hegoaldean beste bi lur eremu sortu ziren 1957 (Ekialdeko Flevoland) eta 1968an (Hegoaldeko Flevoland). Hiru herri horiek probintzia berria sortu zuten 1986an. Izena Lacus Flevo-tik dator, erromatarrek bertan zegoen lakuari eman zioten izenetik, hain zuzen.
Lurralde honetako berezitasun nabarmenena bere sorrera -bere sorkuntza- da, zeren eta duela 70 urte ez zen existitzen, orduko Zuiderzee izeneko itsasoaren urpean baitzegoen. Bestela esanda, lurralde hau itsasoari lapurtu zaio lehortzeko teknika aproposa erabiliz, herberetarrei mundu osoan entzute handia eman dieten tekniken bidez. Herberetarrak, itsasoarekin zerikusirik duten gaietan teknikari onenak direla esan ohi da. Lehortutako lurraldea polder nederlanderazko hitzarekin izendatzen da.
Hala ba, Flevoland polderrez osatutako lur-eremua da egun. Lur-eremuaren sorkuntza 1940 eta 1968 artean burutu zen, eta lurralde berria probintzia gisa 1986. urtean eratu zen. Paisaia leun-leuna da, ez da tontorrik. Zola itsasoko ur mailaren azpian dago, 5 m-tara gutxi gorabehera. Sakontasun honek paisaiari beste ezaugarri bat ematen dio, dikez inguraturik edo mugaturik dagoela hain zuzen.
Horrela, prozesu luze eta garesti baten ondoren irabazitako lurra estatuarena da. Honek nekazaritza eta abeltzaintzarako uzten du, baita hirigintzarako ere.
Hirigintzari dagokionez, hainbat hiri sortu dira, Herbehereetako lur urritasuna eta etxebizitzaren beharra arindu nahian. Hiriburua Lelystad da (Lely Afsluytdijk, Zuiderzee itxi zuen dikea diseinatu zuen ingeniariaren izena) egun 80.000 biztanle dituena. Almere eta Dronten eremu berria kolonizatzeko eraiki diren beste hiri batzuk dira. Hiri berri-berri hauek argi eta garbi islatzen dituzte gizarte zabala eta aurrerakoia, alde batetik, eta Herbehereetako herri-antolakuntza bestetik. Hirigintza irekia, garbia, zabala, naturaren neurrietara egina da. Lelystadeko Agora Antzokia edo Dronteneko De Meepaal dira gogo aurrerakoiaren lekuko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.