Flash mob
From Wikipedia, the free encyclopedia
Flash mob (edo flashmob)[1] ingelesetik hartutako terminoa da eta jende multzo bat toki publiko eta momentu jakinetan bat batean egiten duen topaketa izendatzeko erabiltzen da, denbora labur batez ezusteko performantza bat egiteko eta berehala berriro sakabanatzeko. Honen asmoa ondo pasatzea, satira egitea edo adierazpen artistikoari bidea ematea da.[2][3][4] Flash mobak telekomunikazioen, gizarte sareen edo email biralen bitartez antolatzen dira. .[5][6][7][8][9]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/1/1a/Wikipillow.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cf/First_Sydney_flash_mob%2C_August_2003.jpg/640px-First_Sydney_flash_mob%2C_August_2003.jpg)
Terminoa 2003an asmatu zen eta ez da aplikatzen helburua politikoak, publizitarioak, edo ordainpeko diren tankerako ekitaldientzat.[7][10][11]
Euskal Herrira ere hedatu den gertakaria da. Horrela, aipatzekoa da, beste batzuen artean, 2011n Erraustegiaren aurka Zubietan egin zen flash moba eta ia 2.000 pertsona bildu zituena.[12]