![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bb/Creation_of_stars_and_planets.jpg/640px-Creation_of_stars_and_planets.jpg&w=640&q=50)
Fixismo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fixismoa espezie guztiak munduaren sorreratik aldatu gabe, modu finkoan, iraun dutela dioen doktrina eta teoria da, eboluzioaren teoria zientifikoak adierazitakoaren aurka eta XIX. mendera arte zientzialarien artean ere onarpen zabala izan zuena. Mundua eta bertako izaki bizidun guztiak adimen goren batek, Jainkoak alegia, sortu zuela bultzatzen duen kreazionismoaren teoriarekin batera aurkeztu ohi da[1]. Eboluzionismoak aurkezten dituen fosil eta bestelako frogen aurrean, fixismoaren defendatzaileek besterik gabe hasieran sortu baina gerora desagertutako espezieak direla adierazi edo, egungo espezieekin antzekotasuna duten aztarnen kasuan, horiek denborak aldarazi dituela argudiatuz. Erlijioarekin loturiko teoria izan bada ere, fixismoaren teoria filosofo eta zientzialarien artean garatu zen; adibidez, Carl von Linné (teoria honen sortzailea), Georges Cuvier eta Louis Pasteur fixismoaren teoriaren defendatzaileak izan ziren.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bb/Creation_of_stars_and_planets.jpg/320px-Creation_of_stars_and_planets.jpg)