From Wikipedia, the free encyclopedia
Finistère ("Lurraren amaiera edo muturra") edo Penn-ar-Bed ("Munduko burua edo lurmuturra", bretoieraz) Bretainia mendebaldeko lurraldea da eta Frantziako 29. departamendua. Prefektura Quimperren dagoen arren, Brest hiri handiena da. 6.733 km²-ko azalera du eta 886.500 biztanle (132 biz./km², 2007). Departamenduak bretainierazko hiztun gehienak ditu.
Finistère / Penn-ar-Bed (29) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Bretainia |
Prefetura | Quimper |
Prefeta | Pierre Maille (PS) |
Azpiprefeturak | Brest Châteaulin Morlaix |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 54 |
Udalerriak | 283 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°15′N 4°00′W |
Azalera | 6 733 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 921638 |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "&" bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Mugakideak Côtes-d'Armor ipar-ekialdean eta Morbihan hegoa-ekialdean dira. Iparraldean, mendebaldean eta hegoaldean, aldiz, Atlantiar ozeanoak inguratzen du.
Bretainiako Bro Leon lurralde historikoa eta Bro Kernev lurraldearen mendebaldea hartzen ditu.
Aon edo Aulne ibaiak bitan banatzen du departamendua: Arrée mendixkak (Menez Arre) daude iparraldean (384) eta Mendi Beltzak hegoaldean (325 m).
Itsasoa oso barnera sartzen da lurrean: adibidez, Bresteko golkoa, Douarnenezko badia, Audierneko badia.
Iparraldeko itsasertza (Leon eskualdea) itsas ibaiez betea dago. Hegoaldeko eskualdea (Cornuaille edo Kernev) apalagoa da. Uharte ugari ditu: Batz, Ouessant, Sein, Glenan.
Ozeano aldeko klima du, euritsua eta epela.
Nekazaritza (fruituak, barazkiak eta laboreak; behiak) eta arrantza dira nagusi. Itsas portu ugari dago Finistèren; Concarneau eta Douarnenez Frantziako garrantzitsuenetakoak dira. Brest hiri jendetsuena da (portu militarra; merkataritza), eta Kenper, hiriburua, administrazio eta turismo hiria. Industriak ez du berebiziko muntarik, eta Brest aldean dago batez ere. Turismoak garrantzi handia du.
Hona hemen hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera:
Hauexek dira lurraldeko arrantza kai nagusiak:
Bretoiera eta frantsesa hitz egiten dira. Finistèren gorde dira batez ere bretoien hizkuntza, ohiturak eta arkitektura berezia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.