![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/47/Diophantus-II-8-Fermat.jpg/640px-Diophantus-II-8-Fermat.jpg&w=640&q=50)
Fermaten azken teorema
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fermaten azken teorema zenbakien teoriaren teoremarik ospetsuenetako bat da. Era honetan adierazi zuen Pierre de Fermat XVII. mendeko frantziar matematikariak:[1]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/47/Diophantus-II-8-Fermat.jpg/640px-Diophantus-II-8-Fermat.jpg)
Aurreko hau Fermatek Diofanto greziarraren Arithmetica liburuaren ertz batean idatzi zuen eta, aldi berean, frogapena bertan kabitzen ez zitzaiola ere esan zuen. Hirurehun urte luzez matematikari asko saiatu zen baieztapen hori frogatzen. Nahiz eta teoria matematiko ederrak eraiki, ez zen erabateko frogapenik lortu, emaitza partzialak baizik. Azkenik, 1994an, Andrew Wiles matematikari ingelesak erakutsi zuen teoremaren frogapena, eta 1995ean argitaratu zuen. Wilesek ez zuen zuzenean Fermaten teorema frogatu, Taniyama-Shimura-Weilen aierua baizik; duela urte batzuk Fermaten teorema aieru horren ondorio zela ikusi baitzen. Emaitza denbora luzez gorde zuen isilpean, ongi egiaztatu gabe kaleratu nahi izan ez zuelako.[1]