politikari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Marie Ferdinand Sarrien (Bourbon-Lancy, 1840ko urriaren 15a – Paris, 1915eko azaroaren 28a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1906ko martxotik urrira.
Ferdinand Sarrien | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1906ko martxoaren 14a - 1906ko urriaren 25a ← Maurice Rouvier - Georges Clemenceau →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Bourbon-Lancy, 1840ko urriaren 15a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Paris, 1915eko azaroaren 28a (75 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Bourbon-Lancy | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Erradikala (Frantzia) |
Zuzenbide ikasketak eta abokatu lanak egin zituen. 1870eko Frantzia-Prusia Gerran nabarmendu zen eta kondekoratu egin zuten. 1871tik 1873ra, bere jaioterriko alkatea izan zen, eta 1873an, hautagaitza erradikaleko diputatu hautatu zuten. 1885etik aurrera, hainbat aldiz izan zen Barne eta Justizia ministro.
1906ko martxoan lehen ministro izendatu zuten, eta bere gobernuan zentroko eta alderdi erradikaleko politikariak bildu zituen, baina zazpi hilabeteren buruan dimisioa eman zuen osasun arazoengatik. 1908an senatari aukeratu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.