Fax
From Wikipedia, the free encyclopedia
Faxa (faksimilearen laburdura) telekomunikazio-sistema da, telefonoaren bitartez fotokopiaren antzeko kopiak egiten dituena. Faxak egiteko, tresna elektronikoak zeinu grafikoak seinale elektriko bihurtzen ditu; seinale elektriko horiek telefonia-sarearen bidez konektatutako beste fax-tresna batera igortzen dira; han berriro zeinu grafiko bihurtzen dira, eta jatorrizkoaren faksimilea inprimatzen da[1].
Telekomunikazio-sistema honekin ekoizten den mezuari, testu-tipoari, faxa ere deitu ohi zaio.
Faxari laburtuz deitzen diogu, linea telefonikotik edozein distantziatik transmititu ahal diren dokumentuak eta grafikoak onartzen dituen sistema bati .