Leku sakratua erromatar garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Antzinako erromatarren artean, fanum hitzak “leku sakratua” izendatzen zuen, non baso bat, iturri bat, hobi bat, haitzulo bat, aldare bat, nitxo, horma-hobi edo kaperak egon baitaitezke, eta, jakina, aedes (tenplu) bat edo gehiago. Oso esanahi zabala du, leku sakratua baita, oro har, jainkotasun bati dagokion lekua, leku sakratu hori jasaten eta gordetzen duen lurzorua ez ezik, gurtzarako eraikuntza eta egitura guztiak ere barne direla.[1]
Egungo Europa mendebaldeko arkeologian, eta konbentzioz, fanum bat jatorrizko tradizioko tenplu galoerromatar edo britainiar-erromatar txiki bat izaten da.
Fanum bat, erromatarren artean, jainkoren bati augureen (effatum) formula solemneak emandako lekua adierazten zuen.[2] Eraikin sakratu bat, eskuarki, leku horietan handia zenez, termino berak izendatzen zuen eraikin edo tenplua eta inguruko lurralde sagaratua. Adibidez, etruskoen tenplu nagusiari Fanum Voltumnae izena eman zioten erromatarrek.
Erromatarren artean, Fanum eta templun batzuetan sinonimo ziren. Egungo ikerlarien artean, termino horren erabilera oso hedatuta dago Italiako santutegietan eta probintzietako tenpluak aipatzeko, eta ekialdeko gurtzei dagokienez ere ohikoa da.[1]
Baina eraikin eta leku sakratu ugari zituzten erromatarrek: templun, aedes, aedicula, sacrarium, sacellum... eta ez da beti erraza izan batzuen eta besteen erabilera zehatza, ez antzinako testu klasikoetan, ez eta egungo azterketa akademikoetan, nahiz eta testu juridiko batzuetan bereizten diren.[3]
Profano hitza «ez sagaratua» esan nahi duena, latin klasikoko profanum hitzaren mailegu zuzena da (pro «aurrean» edo «-rantz» da, eta fanum «leku sagaratua»).[4]
Galoerromatar edo zeltiarerromatar fanum delakoa, tenplu zelten bilakaera bat da, hasieran zurez eraiki zirenak. Ribemer-sur-Ancre, Corent eta San Jorge de Boscherville abadiako santutegiak adibide onak dira; izan ere, erromatarren garaiko monumentu erlijiosoen azpian, galiar garaiko egurrez egindako tenpluak aurkitu baitira, lehen bietarako. Hala, Jacques Le Mahok Boschervilleko abadian egindako indusketek elkarren segidako santutegiak zeudela erakutsi zuten. Santutegi horietatik, lehenengoan, egurrezko tenplu bat (zirkulazio-galeriarik gabea), eta, ondoren, zurezko beste tenplu bat (zirkulazio-galeriarekin). Hirugarrenean, egurrezko tenplu bat egon zen, harrizko basamentu baten gainean eraiki zen, eta, azkenik, fanum bat.[5]
Frantses arkeologoek eta frankofonoek , fanum terminoa batez ere Europako mendebaldean aurkitutako tenplu galoerromatarrei aplikatzen diete, Galia, Germania eta Bretainiako antzinako probintzia erromatarrei, zeltak (galoak, belgikarrak eta britoiak) bizi ziren eskualdeetan, alegia. Beraz, fanum-ak daude Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Suitzan (mota horretako tenpluak dituzten hogei santutegi, hala nola Vidy, Avenches, Allmendingen -bei-Thun, Augst, besteak beste), Alemaniaren zati batean, baita Britainia Handian ere, herrietan eta landa eremuetan. Erromatarren aurreko santutegiei, aldiz, nemeton izena ematen ziei. Nemeto hitz galiarra da, "zura, barruti sakratua" esan nahi du.[6] Termino hori tokiko hizkuntzan erabiliko zen segur aski fanum galoerromatarrak izendatzeko, kristautasunera arte.
Galoerromatar fanumak itxi egin ziren IV. mendearen amaieran, paganoen aurka inperioak eman zituen legeak medio. Beste asko, ordea, pixkanaka utzi zituzten garai hartan, horko gurtza erabiltzeari utzi ziotenean edo bertako jendea migratu zirenean.[7]
Plano zentrokidea du. Oro har, sinplea da, cella (gela) bat du, "jainkoa bizi den gela", sarri karratua, baina biribila edo angeluzuzena ere izan daiteke, galeria batez inguratua egon ohi da, eta estalia izan zitekeen. Ez zuten podiumik. Ez dakigu galeria hori zertarako erabiltzen zuten: fededunak zelaren inguruan paseatzeko balio zezakeen, jainkoarengana hurbiltzeko. Xedapen horrek Estrabonen esaldia azalduko luke:
« | Galoek euren jainko-jainkosak gurtzen dituzte inguruan birak emanez. | » |
Gainera, antzinako erlijioetan, tenplua jainkoaren bizileku sakratua zen, eta apaizak bakarrik sartzen ziren bertan, beraz, tenplutik kanpo gertatzen ziren errituak.
Erdiguneko eraikin hori, printzipioz, espazio sakratua mugatzen zuen perimetroaren barruan zegoen beti. Muga hori zanga edo horma baten bidez gauzatzen zen. Grekoz temenos esaten zitzaion (templum latinez), eta horma edo lubanarro bat perimetro horren muga zehazten du. Horrela mugatutako espazio sakratua jainkotasunaren babespean kokatzen da, espazio profanoa ez bezala. Bereizketa sakratu/profano hori ez da erlijio galoerromatarrarena soilik, erritu erlijiosoaren ezaugarri unibertsala baizik.
Fanum-en planoa eredu mediterraneoetatik (tenplu erromatarra) bereizten da eta beraz, erlijio zeltaren eta erromatarraren arteko topaketaren ondorioz sortu ziten erritualen berariazko beharrei erantzungo ziela uste da.
Zuberoako Atarratze herrian, Herauscorritseren idazkuna aurkitu zen, aldare batean idatzita eta FANO HERAVSCORRTSE-ri eskainita, hau da., fanumeko Herauscorritseheri. Horrek adierazten digu inguru hartan fanum bat egongo zela. Ez da, ordea, aurkitu, eta ez dakigu zeltiarren modeloa jarraituko zuen, erromatar tenpluena, edo beste ereduren bat.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.