![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/aa/Sun920607.jpg/640px-Sun920607.jpg&w=640&q=50)
Faktore abiotiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Faktore abiotikoak inguruneko eragile fisiko eta kimikoak dira, organismoei eragiten dietenak. Faktore biotikoak ez direnei erreferentzia egiten die; hau da, izaki bizidunen parte ez dena edo hauen produktu ez dena[1]. Biologia eta ekologia eremuan erabiltzen da. ,
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/aa/Sun920607.jpg/320px-Sun920607.jpg)
Ekosistemen deskribapenean faktore abiotikoak eta biotikoak bereizten dira. Lehenengoa, biziduna ez dena da, osagai fisiko-kimikoak; bigarrenaren jatorria, aldiz, bizitzari erlazionatuta dago (osagai bizidunak). Era berean, osagai abiotikoek biotopoa osatzen dute eta biotikoek biozenosia. Gainera, izaki bizidunak agertu aurreko eboluzio fisiko-kimikoko faseei erreferentzia egitean, eboluzio abiotikoari (prebiotikoa) buruz hitz egiten da.