Faisai
From Wikipedia, the free encyclopedia
Faisaia (Phasianus colchicus) phasianidae familiako hegaztia da[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Faisai arrunta | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Galliformes |
Familia | Phasianidae |
Generoa | Phasianus |
Espeziea | Phasianus colchicus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | Zereala, Zizarea eta Intsektua |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | pheasant meat (en) |
Habitat | Kazakhstan, Korea, Vietnam, Myanmar, Laos, Txinako Herri Errepublika, Mongolia, Afganistan, Kirgizistan, Tajikistan, Georgia, Azerbaijan, Iran, Turkmenistan, Uzbekistan, Errusia eta Taiwan |
Zabalera | 68,1 cm |
Kumaldiaren tamaina | 9,9 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Itxi
Errusian jatorria duen hegazti hau mundu osora zabaldu da ehizarako[2].
Faisai arrunta ere deitu ohi zaio. 80 cm inguru izaten da luze. Buruko eta lepoko lumak berdeak ditu, distira urdinxkakoak; begi ingurua lumagabea eta kolore gorrikoa du. Berez, Kaspiar Itsasoko inguruetako eta Asiako mendebaleko lurraldeetakoa da. Fasi izeneko ibaiaren ertzetan (gaurko Georgiako mendebalean), aurkitu zuten grekoek, eta handik Greziara eta Europara zabaldu zuten. Belar edo ihi luzea dagoen leku bakartietan egiten du habia, eta emea ez da arrautzen gainetik altxatzen oso hurbileko arriskurik ez bada. Sukaldaritzan txit aintzat hartua da