Jevgeni Berzin
txirrindulari errusiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jevgeni Berzin[1] (errusieraz Евгений Берзин: 1970eko ekainaren 3a, Vyborg, Sobietar Batasuna) errusiar txirrindulari profesional ohi bat da. Sobietar eskolako disziplina zorrotzatik sortutako txirrindularia zen, estilo hotzeko txirrindularia, sasoiez noiz ongi edo nekatua zen atzemateko nekeza. Gaztaroan amateur gisa sari eta lasterketa ugari irabazia, bere ibilbide profesionala 1993-2001 artean burutu zuen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Jevgeni Berzin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vyborg, 1970eko ekainaren 3a (54 urte) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1970eko ekainaren 3a - 1991ko abenduaren 24a) Errusia (1991ko abenduaren 25a - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 68 kilogramo |
Altuera | 176 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Itxi
1994ko Italiako Giroan ordurarte garaitezina zirudien Miguel Indurain euskal txirrindulariari nagusitu eta lehen postuan amaitzea lortu zuen, eta Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa ere irabazi zuen.