From Wikipedia, the free encyclopedia
Eutsi! 2007. urtean Alberto J. Gorritiberearen zuzendaritzapean egindako euskarazko komedia dramatikoa da. Protagonistak Anjel Alkain, Asier Hormaza eta Oihana Maritorena aktoreak dira. Baleuko, Irusoin eta Barton Filmsek ekoitzia,[1] Donostian eta Oiartzualdean grabatu zuten. Azken urte horietan grabatutako hirugarren euskarazko filma izan zen Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabel filmen ondoren.
Eutsi! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2007 |
Izenburua | Eutsi! |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Donostia eta Oiartzualdea |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alberto J. Gorritiberea |
Gidoigilea(k) | Alberto J. Gorritiberea Unai Iturriaga |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Xabier Berzosa |
Konpainia ekoizlea | Irusoin Baleuko Barton Films |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bingen Mendizabal |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
eutsi.eu | |
90 minutuko iraupena du. Euskaraz grabatua, gaztelaniaz azpititulaturik dago. Estreinatutako asteburuan, Gipuzkoako filmik ikusiena izan zen, baita Hego Euskal Herriko bigarrena ere. Euskarazko elkarrizketak dituen inoizko pelikularik ospetsuenetariko bat izan zena: guztira 26.055 ikusle izan zituen, 125.122,05 €-ko kopurua bilduz.[2] Urte batzuk beranduago, Loreak filmak hartu zuen postu hori.
Kepa (Anjel Alkain) eta Martin (Asier Hormaza), enpresa berdinean lan egiten duten txikitatik lagunak dira. Enpresa honek duela bi urtetik lan-gatazka batean dago murgildurik eta enpresa atzerrira eramango dutela ematen du. Biek arazoa ikuspuntu ezberdinez ikusten dute eta beren adiskidetasuna arriskuan jartzen denean, abentura bererantz abiatzen dira: Beraien lan-kexuak Frantziako Tourreko etapa batera eramatea; Pirinioetako etapa batera. Bidaia, Zuriñe izeneko kazetari atsegin batekin egingo dute (Oihana Maritorena).
Zuzendaritza | Alberto J. Gorritiberea |
Gidoia | Unai Iturriaga eta Alberto J. Gorritiberea |
Ekoizlea | Asier Bilbao |
Musika | Bingen Mendizabal |
Argazki Zuzendaria | Javier Agirre |
Muntaia | Enara Goikoetxea |
Makillajea | Eva Alfonso |
Jantziteria | Atoya Arandigoyen |
Zuzeneko soinua | Pablo Bueno |
Soinu editorea | Imanol Alberdi |
Ekoizleak: | Irusoin eta Baleuko |
Babesleak | Eusko Jaurlaritza, Akitania-Euskadi, ICAA eta ETB |
Bilkina | 109.020,85 € [3] |
Ikusle | 22.957 [3] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.