![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/25/O%25C3%25B1ate_-_Universidad_12.jpg/640px-O%25C3%25B1ate_-_Universidad_12.jpg&w=640&q=50)
Euskal Ikasketen Lehen Kongresua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Ikasketen Lehen Kongresua[1] Oñatin egin zen 1918ko irailaren batetik zortzira, eta “Euskalerriaren alde” aldizkariak argitaratu zuen bertako kronika.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/25/O%C3%B1ate_-_Universidad_12.jpg/640px-O%C3%B1ate_-_Universidad_12.jpg)
Euskal Herriko kulturaren historian mugarri bat izan zela esan daiteke, euskal politikari, elizgizon eta jakintsu gehienak bertan bildu zirelako lehen aldiz. Eta ondorioen artean, azpimarratu daiteke lurralde osoan hedatuak dauden bi erakunde garrantzitsuen sorreren abiapuntua izan zela: Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza.
Kongresua Oñatin antolatzearen arrazoi nagusia[2], 1545ean sortutako tradizio handiko Sancti Spiritus unibertsitatea bertan zegoela izan zen. Horrez gain, azpiegitura erraztuko zion enpresa industrial multzo bat prest azaldu zen laguntzeko.