Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordea edo EHGEBB 1984ko uztailean Ipar Euskal Herrian LDH (Ligue des droits de l'homme edo Giza Eskubideen Aldeko Liga) elkartetik bereizita sortutako elkartea da, "Ipar Euskal Herrian garai hartan bizi zen egoera salatzeko".[1] Aipatzen den egoeran, besteak beste, horrelako gertaerak eman ziren: "Jean Paul Larre IK taldearen militantearen desagerpena, GALen sorrera, estradizioak, deportazioak. "Frantziaren isiltasuna beldurgarria zen" dio Arroyok.[2] Batzordea hogeita hamar pertsonek sortu zuten, batzuk LDH Giza Eskubideen Aldeko Batzordeko kideak. Sortzaileen artean Jean Abeberry "Koko" zegoen.[3] Gaur egun batzordeak aktiboa jarraitzen du. 2014an batzordearen 30. urtemuga ospatu da Baionako Polo Beyris aretoan.