From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) Euskal Autonomia Erkidegoko 57 gazte elkartek osatzen duten zuzenbide publikoko erakunde bat da.
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 27ko 6/1986 legearen bitartez sortutako Zuzenbide Publikoko Erakundea da. Legebiltzarreko lege batek arautu bazuen ere, EGK topagune autonomo bezala funtzionatzen du.
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Euskadin sozio-politikoki jarduten duten eta bertan bizi diren gazteek (gazte elkarteak eta gazte kolektiboak barne) antolatzen duten partaidetzarako eta erantzukizunetarako gunea da. Era berean, EGKk giza errealitatea eraldatzearen aldeko joera agertzen du.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak helburu hauek ditu:[1]
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) osatzen duten ia 60 erakundeek Maialen Olabe (Bizkaiako Gaztetxoen Koordinakundea) hautatu zuten presidente bezala Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan egin zen Ezohiko Batzarrean. Bilkuran bi hautagaitza aurkeztu ziren eta bozketa bakarraren oten ostean Maialen Olabe (Bizkaiako Gaztetxoen Koordinakundea) izan zen aukeratua Itsaso Andueza (Hezkide) ordezkatzeko.
Horretaz gain, Batzorde Iraunkorreko bi hutsune bete ziren: batetik, Markel Ganboa (Bizkaiako Urtxintxa Eskola) EGK-ko preisdente orde izendatu zen; eta, bestetik, Lucia Curtu (Gurutze Gorria Gazteak) bokal bezala. Bizigai eta Engineer-hitza erakundeak EGK-ko kide bezala onartu ziren. Bestetik, Ajebask-ek EGK-ko kide bezala ez jarraitzea eskatu zuen. Aldaketa hauen ostean, EGK-k 57 kide ditu.
Kargua | Izena | Elkartea |
---|---|---|
Presidentea | Maialen Olabe | Bizkaiko Gaztetxoen koordinakundea |
1. Presidentea | Iulia Caraseva | Mujeres Jóvenes de Euskadi |
2. Presidentea | Markel Ganboa | Bizkaiko Urtxintxa eskola |
Diruzaina | Uzturre Kultur Elkartea | |
Idazkaria | JSE-Egaz | |
Bokala | Kale Dor Kayiko | |
Bokala | Cruz Roja Juventud | |
Bokala | Euzko Gaztedi | |
Bokala | Gazte Abertzaleak | |
Bokala | FVJE - Junior Enpresen Euskal Federazioa |
Zazpi arlo tekniko ditu, urtean zehar jorratzen direnak:
Hauek dira kontseiluko kide diren gazte elkarteak:[2]
|
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.