Garraio-azpiegituretarako Europa Barneko Sarea From Wikipedia, the free encyclopedia
Europa Barneko Garraio Sarea (ingelesez: Trans-European Transport Network, TEN-T laburtua) Europar Batasuneko errepideen, burdinbideen, aireportuen eta ubideen sare planifikatua da. TEN-T sarea Europako sare-sistema handiago baten zati da, Europa Barneko Sareak edo TEN izenekoa.[1]
Europa Barneko Garraio Sarea | |
---|---|
Europa Barneko Sareak | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Burdinbide korridoreen sarea |
Eskualdeak | Europar Batasuna |
Webgunea | ec.europa.eu |
TEN-T lehen mailako errepideei, burdinbideei, barnealdeko ubideei, aireportuei, itsasertzei, barneko portuei eta trafikoaren kudeaketa sistemei hobekuntza koordinatuak egiten dizkie, distantzia luzeko bide integratuak eta intermodalak eskainiz. TEN-T onartzeko erabakia Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak hartu zuten 1996ko uztailean. Europar Batasunak sareak sustatzeko lan egiten du, liderren, koordinazioaren, jarraibideen eta garapenaren finantzaketaren arteko konbinazioaren bidez.[2]
TEN-T gidalerroak 1996ko uztailaren 23an onartu ziren hasiera batean, Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 1692/96/EE Erabakiarekin[3], Europa Barneko Garraio Sarea garatzeko Europar Batasuneko jarraibideei buruzkoa. 2001eko maiatzean, Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak 1346/2001/EE Erabakia onartu zuten. Dekretu horrek itsas-garraioei, barne-portuei eta barne-terminalei buruzko TEN-T gidalerroak aldatu zituen.[4]
2004ko apirilean, Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak 884/2004/EE Erabakia onartu zuten (884/2004/EE Erabakiak erantsi zion zerrendari),[5] eta 1692/96/EE Erabakia aldatu zuten, Europa Barneko Garraio Sarea garatzeko Europar Batasuneko jarraibideei buruzkoa. 2004ko apirileko berrikuspena TEN-T politiken aldaketa oinarrizkoagoa izan zen, Europar Batasuneko handitze eta trafiko fluxuen ondoriozko aldaketak bideratzeko.[6]
2017an erabaki zen Europa Barneko Garraio Sarea Ekialdeko Europara hedatuko zela eta Ekialdeko Elkarteko herrialde kideak hartuko zituela. Europa Barneko Garraio Sarearen hedapen ekialdekoena 2019ko otsailean iritsi zen Armeniara.[7][8][9]
2013ko urriaren 17an bederatzi proiektu iragarri ziren. Hauek ziren:[10]
Garraiobide bakoitzak sare bat du. Sareak hauek dira:[11]
Garraiobide guztiak bederatzi korridoretan bilduta daude, lehentasunezkoak deritzenak, eta 2030 baino lehen amaituta egon behar dute.[12]
Korridorea | Hasiera | Herrialdeak | Amaiera | |
---|---|---|---|---|
01 | Baltiko/Adriatiko | Gdynia | Polonia • Txekia/Eslovakia • Austria • Italia | Ravenna |
02 | Iparralde/Baltiko | Helsinki | Finlandia • Estonia • Letonia • Lituania • Polonia • Alemania • Holanda/Belgika | Anberes |
03 | Mediterraneo | Algeciras | Espainia • Katalan Herriak • Frantzia • Italia • Eslovenia • Kroazia • Hungaria | Záhony |
04 | Ekialde/Mediterraneo | Hanburgo | Alemania • Txekia • Hungaria • Errumania • Bulgaria • Grezia • Zipre | Nikosia |
05 | Eskandinavia/Mediterraneo | Helsinki | Finlandia • Suedia • Danimarka • Alemania • Austria • Italia • Monako | Valleta |
06 | Rhin/Alpeak | Genova | Herbehereak/Belgika • Alemania • Suitza • Italia | Rotterdam |
07 | Atlantiko | Lisboa | Portugal • Espainia • Euskal Herria • Frantzia | Mannheim |
08 | Iparralde/Mediterraneo | Dublin | Irlanda • Herbehereak • Belgika • Luxenburgo • Frantzia | Marseilla |
09 | Rhin/Danubio | Estrasburgo | Frantzia • Alemania • Austria • Eslovakia • Hungaria • Errumania | Konstantza |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.