Etsai irakaslea da eta leize batean ematen ditu eskolak. Etsai hitzak deabrua, eta arerioa esan nahi du, baina, Lezia (Saran) eta Zugarramurdiko kobatan irakasle lanak egiten dituen irelu bat ere bada. Lurpeko irelu honi Iraunsuge ere deitu izan diote.[1]
- Artikulu hau euskal mitologiako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etsai (argipena)».
Etsai (euskal mitologia) | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | irakaslea |
Uste denez, Sarako Lezia izeneko koban zuen bere eskola, aspaldi batean. Han erakusten zituen, epe laburrean, jakintzak, arteak eta literatura, Salamanca eta beste lekuetako unibertsitateei itzala eginez. Han ikasi zuten Axularrek, bere anaiak eta beste lagun batzuek.
Ikaskuntzaren eta ostatuaren ordainetan bere ikasleei, ikaskuntzen bukaeran, eskatzen ziena, ondorengoa zen: ikasleetako bat haren gatibu gelditzea betirako.
Etsai, Euskal Herriko istorio askotan azaltzen da behin eta berriz, beste kontu batzuekin nahastuta bada ere. Hona hemen Atarrabiren istorioa: Ordiziako esaeran, Marimundiko seme ona zen Atarrabi. Bere anai gazteago batekin, Etsai edo deabruaren eskolan egin zituen bere ikasketak. Ikasturteak bukatzean, ikasleetako batek deabruaren morroi gelditu behar zuen betirako. Zozketa egin ondoren, Mikelatsi, Atarrabiren anaiari atera zitzaion deabruarekin gelditzea. Baino Atarrabi bere anaiaz errukitu eta bera gelditu zen infernuko maisuaren morroi.[1] Edo, Atarrabik alde egitea lortzen du, nahiz eta ihesaldian itzala galdu. Aidetzarra izenarekin ere ezagutzen da.
Axular ere azaltzen da Sarako lezeetan, Etsairen ikasle eta itzala galduta.[2][1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.