![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d9/Lanena_knjiga_%2528Liber_linteus_Zagrebiensis%2529.jpg/640px-Lanena_knjiga_%2528Liber_linteus_Zagrebiensis%2529.jpg&w=640&q=50)
Etruskoen literatura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Etruskoen literatura etruskoz idatzitako idazkien multzoari esaten zaio, etruskoek alfabeto grekoa hartu zutenetik (K.a. VII. mendea) erabiltzeari utzi zioten arte. Erlijioari buruzko idazki batzuk iritsi zaizkigu bakarrik K.a. IV. mendekoak, baita idazle klasiko batzuen aipamenak ere. K.a. I. mendean Siziliako Diodorok idatzi zuen etruskoen idazkera lorpen handia izan zela. Oso gutxi dakigu haien hizkuntzaz, eta dena inskripzioetan aurkitutakoari esker da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d9/Lanena_knjiga_%28Liber_linteus_Zagrebiensis%29.jpg/640px-Lanena_knjiga_%28Liber_linteus_Zagrebiensis%29.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/27/Piacenza_Bronzeleber.jpg/640px-Piacenza_Bronzeleber.jpg)