![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ee/%25C3%2589tiquette_%25C3%25A9nerg%25C3%25A9tique_lave-linge.jpg/640px-%25C3%2589tiquette_%25C3%25A9nerg%25C3%25A9tique_lave-linge.jpg&w=640&q=50)
Etiketa energetikoa Europako Batasunean
From Wikipedia, the free encyclopedia
Etiketa energetikoa edo eraginkortsasun energetikoaren etiketa Europan etxetresna elektriko eta ibilgailu gehienek 1992tik begibistan eduki behar duten etiketa da, bai saltokietan bai alokatzeko zerbitzuetan. 1992ko 92/75EC europar zuzentarauak[1] ezarri zuen energia-kontsumoari buruzko informazio-etiketa hori. Zuzentaraua beste zuzentarau gehigarri batzuen bidez ezarri zen gero.[2] Etiketak produktuaren eraginkortasun energetikoa sailkatzen du Atik Gra bitarteko eskala baten bidez; A da eraginkorrena, eta G, berriz, eraginkortasun txikiena duena. Zenbait modeloren artean aukeratzeko orduan, etiketek datu interesgarri batzuk ere ematen dizkiote bezeroari. Informazioa katalogoetan ere erakutsi behar da, eta saltzaileen webguneetan ere sartu behar da.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ee/%C3%89tiquette_%C3%A9nerg%C3%A9tique_lave-linge.jpg/320px-%C3%89tiquette_%C3%A9nerg%C3%A9tique_lave-linge.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/60/Energy_label_2010.svg/320px-Energy_label_2010.svg.png)
Eraginkortasunaren arloko aurrerapenekin jarraitzeko, «A+», «A++» eta «A+++» sailkapen berriak sortu ziren 2010ean. Etiketaren diseinua aldatu egin zen, hitzen ordez piktogramak erabil zitezen, etiketa bera hainbat herrialdetan ulergarri izan zedin. 2010/30/EU Zuzentarauak 92/75/EE zuzentaraua ordeztu zuen , eta 2011ko uztailaren 31n jarri zen indarrean.[3]
2021eko martxoaren 1etik aurrera, etiketa berri batek etiketa zaharra ordezkatuko du 1,2 gailu-multzoetan:[4][5]
- ontzi-garbigailuak;
- arropa-garbigailuak eta lehorgailuak;
- hozkailuak/izozkailuak;
- bonbillak;
- Telebistak eta pantailak.
Gailu horien errendimendua 2011tik aurrera nabarmen hobetu zenez, etiketa zaharrak zaharkituta geratu ziren, eta eskalako koloreen esanahia 2021eko balioen arabera egokitu behar izan ziren. Hala ere, 2022an etiketa zaharrak ere ikusten ziren saltokietan.