Irlandar idazle eta musikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Ethel Lilian Voynich, sortzez Boole (Ballintemple, 1864ko maiatzaren 11 - New York, 1960ko uztailaren 27a), idazlea, musikaria eta sufragista hainbat mugimendu sozialistatan. Aita George Boole matematikari ospetsua zen, ama Mary Everest Boole, eta amaren aita George Everest geografoa. 1893an, Wilfrid M. Voynich iraultzaile eta bibliofiloarekin ezkondu zen, Voynich-en eskuizkribuko eponimoa zena.
Ethel Lilian Voynich | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ethel Lilian Boole |
Jaiotza | Ballintemple, 1864ko maiatzaren 11 |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Bizilekua | Londres Berlin San Petersburgo New York Novozhivotinnoye (en) |
Heriotza | New York, 1960ko uztailaren 27a (96 urte) |
Familia | |
Aita | George Boole |
Ama | Mary Everest Boole |
Ezkontidea(k) | Wilfrid Voynich (en) (1902 - |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, aktibista, musikagilea, prosalaria, itzultzailea eta sufragista |
Lan nabarmenak | |
Batez ere The Gadfly (Ezpara, intsektu bat) nobelagatik da ezaguna. 1897ko ekainaren argitaratu zuten Estatu Batuetan, eta 1897ko irailean Erresuma Batuan. Italiako iraultzaile baten borroka deskribatzen zuen. Eleberri hori oso ezaguna izan zen Sobietar Batasunean, best seller bat, eta ia nahitaezko irakurketa bihurtu zen, baita Txinan ere, arrazoi ideologikoengatik literaturakoengatik baino gehiago. Kalkulatzen da 2.500.000 liburu-ale saldu zirela, Sobietar Batasunarentzat bakarrik, bera hil zen unean.
1955ean, Alexandre Feinzimmer errusiarrak izenburu berarekin egokitu zuen eleberri hori zinemara (errusieraz: Ovod). Dmitri Chostakovitch konpositoreak egin zuen musika (The Gadfly - Opus 97. zk.). Nikolaï Machtchenko zinemagile sobietarrak 1980an egokitu zuen, izenburu berarekin.
Robin Bruce Lockhart historialariaren arabera, Sidney Reilly, abenturazale eta Britainia Handiko Secret Intelligence Serviceko (Zerbitzu Sekretuak) agente sekretua, Londresen elkartu zen 1895ean Ethel Lilianekin. Maitale bihurtu ziren denboraldi labur batez, eta elkarrekin joan ziren Italiara. Bidaia hartan, Reilly "biluztu" egin ei zen, eta Errusian izan zuen gaztetasun bitxiaren historia kontatu zion. Lotura hura amaitu ondoren, Ethel Lilianek istorio hura erabili zuen The Gadfly idazteko.[1] Hala ere, Andrew Cookek (Reillyren biografoak) baztertu egiten zuen gertaeren bertsio erromantiko hori, eta iradoki zuen Reilly emakume gaztearen ondoan egon zela, Britainia Handiko informazio-zerbitzuen kontura, Voynichen jarduera iraultzaile eta erradikalen jarraipena egiteko eta Metropolitan Police Special Branchi ko William Melville ri ematen zizkiola kontuak.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.