From Wikipedia, the free encyclopedia
Estíbaliz Martínez Yerro (Gasteiz, 1980ko maiatzaren 9a - ) gimnasta ohi arabarra da. Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.[1]
Estíbaliz Martínez | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gimnasta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Informazio pertsonala | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izen osoa | Estíbaliz Martínez Yerro | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ordezkatutako herrialdea | Euskal Herria | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | 1980ko maiatzaren 9a (44 urte) Gasteiz, Araba | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Garaiera | 1,64±0,01 metro | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Diziplina | Gimnasia erritmikoa | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Urteak talde nazionalean | 1995~1997 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kluba | Beti Aurrera | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aurreko entrenatzailea | Iratxe Aurrekoetxea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erretiroa | 1997 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Dominen zerrenda
Competition
|
Etxean itzulipurdika ibiltzen zenez, gurasoek gimnastikako talde batean sartu zuten bospasei urterekin. Zazpi urte zituela ekin zion gimnastika erritmikori Gasteizko Beti Aurrera klubean hain zuzen ere. Bertan Tania Lamarca edo Almudena Cid izan zituen kideak. Hasieran, astean bitan entrenatzen zen; gero, lautan; geroago, bost aldiz, eta, 14 urterekin, Madrilera joan zen bizitzera, Espainiako selekzioaren partaide moduan, eta hantxe egon zen 1996an kirol profesionala utzi arte.[2] [1]
Taldeka, zenbait domina lortu zituzten Europako eta Munduko Txapelketetan (Budapesten, Pragan eta Vienan), baina, «urrezko neskatoen» lorpen handiena 1996ko Atlantako Jokoetako garaipena izan zen. Atlantan berarekin aritu zirenak Estela Giménez, Nuria Cabanillas, Lorena Guréndez, Marta Baldó, Tania Lamarca eta Maider Esparza izan ziren.[3]
Urtebete geroago utzi zuen gimnastika. Entrenatzaile lanetan hasi bazen ere, ez zuen nahi bere ikasleek bizitzea berak bizi izandakoa. Egun, pilates estudio bat dauka eta kiromasajista da Gasteizen.[1]
Urtea | Olinpiar Jokoak | Emaitza |
---|---|---|
1995 | Munduko Txapelketa, Viena | Zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta) |
Europako Txapelketa, Praga | Brontzezko domina (proba osoak eta aro) zilarrezko domina (pilota eta zinta) | |
1996 | Munduko Txapelketa, Budapest | Zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta) |
Olinpiar Jokoak | Urrezko domina (proba osoak). |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.