Estelada blava (izardun urdina), XX. mendearen hasieran sortua eta 1918ko argitalpen batzuetan aurki daitekeena; gaur egun, sektore independentista ez-marxistek erabiltzen dute.
Estelada vermella (izardun gorria) edo groga (horia), 1972anEsquerra Catalana dels Treballadors alderdiak sortua, eta estatu independente sozialista baten alde egiten duten sektoreek erabilia.
Beste bandera batzuk ere zabaldu dira, gehienak arrakastarik gabe.
Estelada romboïdal: 1908anUnió Catalanistak sortutakoa, lehenbiziko estelada.[1]
Estelada blava: XX. mendearen hasieran diseinatua, erronboidalaren ondorengoa eta 50 urtean, esteladaren diseinu bakarra.
Estelada vermella edo groga: 1972anEsquerra Catalana dels TreballadorsIpar Kataluniako kataluniar independentziaren aldeko lehenengo alderdiak sortua, banderaren triangelu urdina kenduta, urdina Borboi leinuaren kolorea baita.[2] Izarra gorria da, iraultza nazionalaz gain, iraultza soziala ere aldarrikatzen delako- Partit Socialista d'Alliberament Nacional (PSAN) alderdiak erabiltzen du 1977tik. Ezkerreko independentistek erabili ohi dute.
Estelada del PCE(i): Partit Comunista d'Espanya (PCE(i)) alderdiak sortua.
Estelada blanca: 1968 eta 1976 urteren artean PSAN, Moviment d'Unificació Marxista, eta Bloc Català de Treballadors alderdiek, eta Bloc d'Esquerra d'Alliberament Nacional (1982an desagertu zen) alderdiek erabilitako bandera.
Estelada anarquista: 1970 eta 1990 bitartean sektore anarkistek erabilitakoa. Izar gorria eta triangelu beltza anarkismoaren ikur modura erabiltzen dira, eta izarraren bederatzi puntek Katalan Herrien bederatzi herrialdeak sinbolizatzen dituzte.