From Wikipedia, the free encyclopedia
Talkoa silikatoen taldeko mineral zuri edo gris berdexka da, eta Mohsen gogortasun eskalan gogortasun txikienaren eredu bezala hartzen da. Horregatik, eskala honetan, 1 balioa ematen zaio. Ukitzean, hain koipetsu edo xaboitsu nabaritzen da, ezen azazkalarekin marratu daitekeen.
Talkoa | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Filosilikatoak |
Formula | Mg3Si4O10(OH)2 |
Dana sailkapena | 71.2.1.3 |
Nickel-Strunz sailkapena | 9.EC.05 |
Sistema kristalino | Monoklinikoa edo triklinikoa[1] |
Talde espazial | space group C2/c (en) |
Identifikazioa | |
Kolorea | Zuria, grisa, berdea edo urdina |
Habitoa | masa, orri-formatik zuntzakarara |
Esfoliazioa | Haustura basal perfektua |
Gogortasuna Mohs eskalan | 1 |
Distira | Ezkoaren antzekoa edo perlakara |
Marra | Zuria |
Dentsitate erlatiboa | 2,5 - 2,8 |
Talkoa, ohi, modu masiboan agertzen da (esteatita ere deitzen dena) eta oso gutxitan ondo eratutako kristaletan. Olibinoa, piroxenoa eta anfibola bezalako magnesio silikatuen metamorfosiagatik eratzen da. Mineral honen ekoizlerik handiena, Ameriketako Estatu Batuak, Txina eta Europar Batasuna dira, nondik munduko ekoizpen osoaren zati handi bat datorren.
Hainbat erabilpen ditu mineral honek. Hauts eran, paper eta kartulinaren ekoizpenean, betegarri bezala erabiltzen da, baita laka eta margoendako ere. Zeramikaren industrian, goma eta plastikoen gehigarri bezala erabiltzen da, baita larruazalaren narritadurak eragozteko eta hau hidratatzeko.
Tenperatura altuekiko duen erresistentziagatik, termoerresistenteak diren materialen ekoizpenean ere erabiltzen da
Kosmetikako hauts askoren oinarria ere bada
Azkenik, janari industrian, E553b bezala erabiltzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.