From Wikipedia, the free encyclopedia
Espartakisten Liga (alemanez: Spartakusbund) Lehen Mundu Gerra amaieran Alemanian antolatu zen mugimendu iraultzaile marxista bat izan zen. Karl Liebknecht, Rosa Luxemburg edo Clara Zetkin ziren sortzaileetako batzuk.
1918a izan zen bere garai handiena, Alemanian iraultza piztu zenean Errusiako boltxebikeen antzeko zerbait lortu nahian. Espartako izena eman zioten, Erromako esklaboen iraultza lideratu zuenaren omenez. 1918ko abenduan, Komintern-ekin egin zuen bat eta Alemaniako Alderdi Komunista izena hartu zuen (KPD - Kommunistische Partei Deutschlands).
1919ko urtarrilaren 1ean, Espartakisten Ligak edo KPDk iraultza komunista txiki bat egin zuen, Luxemburg eta Liebknecht aurka bazeuden ere, langileen laguntza ez zutelako bateratzea lortu. Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak, armadak eta talde paramilitar ultraeskuindarrek, Friedrich Ebert kantzilerra buru, erraz lortu zuten iraultza espartakista itzaltzea. Karl Liebknecht, Rosa Luxemburg eta beste asko erori ziren betirako Freikorpsen bortxakeriaren azpian, gorpuak errekan agertu ziren eta hurrengo asteetan ere heriotzak eragiten geratu gabe jarraitu zuten.
Lehen esan bezala, Espartakisten Ligaren hondarrak Alemaniako Alderdi Komunistan (KPD) bildu ziren eta bere egunkariak Die Rote Fahne (Bandera Gorria) bizirik jarraitu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.