Espainiako Autonomia Erkidegoen integrazio europarra
From Wikipedia, the free encyclopedia
“Europar Batasuna”, kontzeptu gisa, 80ko eta 90eko hamarkadetan indartu zen baina batasun hau osatzen duten estatukide bakoitzak bere egitura propioa du eta guzti hauek uztartzea zaila izan daiteke.
Autonomia Erkidegoez osatuta dauden estatukideetan, gobernu zentralek bakarrik parte hartzen dute zuzenean Europako alor juridikoan erabakiak hartzeko. Europar Batasunak osatzen duten eskualdeek zuzeneko ekintzak gauzatzeko ireki dituen bide instituzionalak oso eragin mugatua dute. Espainiako erkidego autonomoen irudia. Orotara, 17 erkidego autonomo eta 2 hiri autonomi estatutuekin (Ceuta eta Melilla). Estatukideak osatzen duten eskualdeek hainbat bideen bitartez parte har dezakete Europar Batasuneko gai juridiko-politikoetan; horietako batzuk zuzenean Estatuarekiko koordinazioaren mende daude. Izan ere, autonomiek haien iritzia emateko parte hartzeko bide nagusia haien ordezkariak Europako erakundetan estatu-ordezkaritzetan integratzea izango da. Eskumenen inguruan zenbait galdera sortzen dira, batez ere eskualdeek Europar Batasunean zuzenean garatzen dituzten jardueren norainokoari eta intentsitateari buruz urteetan zehar gorabeheratsua izan baita haien arteko harremanak.
Europar Batasuneko markoan sub-egiturak dituzten herrialdeak asko dira, Belgikan erkidegoak eta eskualdeak daude, Alemanian berriz Länderrak, Italian eskualdeak eta Espainian autonomi erkidegoak.
Espainiak Europar Batasunean duen partaidetza 1986an hasi zen eta harrezkero, esleitutako eskumenak handituz joan dira barne antolaketa politikoan eragina izan arte.