Eskularru
eskuak estali eta babesteko erabiltzen den jantzia. Eskuzorroaren kasuan ez bezala, eskularruan hatz bakoitzak bere leku propioa dauka, bere kasa mugitzeko modua ematen diona / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eskularrua eskua, eta batzuetan besaurrearen zati bat estaltzen duen jantzia da, jatorriz larruzkoa, eskuaren eta, gehienetan, hatzen formara egokitzen dena[1].
Erabilera:
- Babesteko. Zirujauek, suhiltzaileek edo soldatzaileek eskularruak erabiltzen dituzte bere lanbidea egiteko.
- Zenbait kiroletan (futboleko atezainak, beisbolariak, txirrindulariak, boxeolariak...)
- Hotzetik babesteko. Hainbat materialez eginak dira: artile, larru, belus, parpaila, zeta, eta abar.
- Etxean latexezko eskularruak erabiltzen dira garbitzeko.
- Apezpikuek pontifize-eskularruak erabiltzen zituzten.