From Wikipedia, the free encyclopedia
Eskuko bideokamera edo camcorderra kamera eramangarria da, bideo eta audio funtzioak dituena mota desberdinetako euskarrietan; hala nola, bideo zintak edo memoria txartelak eraman ahal dituena, eta bideo kameren eta bideokaseten ezaugarriak bateratzen dituena. Gaur egun, bideokamera gehienek eskuzko erabilerarako edo automatikoki kontrolatzeko aukera anitz eskaintzen dituzte.
60. hamarkadan lehenengo bideokamera eramangarriak agertu ziren eta, LabGuysWorlden arabera, Ampex enpresak 1963. urtean eskaini zuen lehen aldiz. Gabonetako Neiman Marcus katalogoan izan zen iragarria, non zera eskaintzen ziren, kamera handi bat, telebista pantaila bat, zenbait altzairu berezi eta 100 libratan balioztatutako VR-1500 bideokamera. Paketeak 30.000$ balio zituen, enpresako ingeniari batek etxean jartzen zuelarik.
1967. urtean Sony enpresak lehenengo portapak-a kaleratu zuen: Sony DV-2400 Video Rover. Grabagailu honek bi pieza desberdin zituen, zuri-beltzeko bideokamera eta bideograbagailu bat. Pertsona batek eraman zezan egindakoa bazen ere, gehienetan pertsona bat kameraz arduratzen zen eta beste bat bideograbagailuaz.
Denborarekin, Panasonic eta JVC enpresak ere portapak-ak saltzen hasi ziren eta, azkenean, kamerak txikiagoak eta hobeak bihurtzen joan ziren, kolorekoetara eboluzionatu arte. Izan ere, 70. hamarkadan, Sony eta JVC enpresek Betamax eta VHS zinta ereduak garatu zituzten. 1976. urtean, koloreko lehen VHS zinta argitaratu zen JVC-ren eskutik. Ordea, bideokamerak bi piezatakoak izaten jarraitzen zuten.
1983. urtean, Sony-k munduko lehenengo bideokamera komertzializatu zuen: Betamovie-a. 1986. urtean, aldiz, fabrikatua izateari utzi zion, grabatu bai, baina ezin baitzituen bideoak erreproduzitu. JVC-k, bere aldetik, 1985. urtean VHS zintekin zebilen eta grabatutako bideoak batean erreproduzitu zitzakeen bideokamera garatu zuen. Bestalde, eta urte berean, Sony-k, beste fabrikatzaile batzuekin batera, bideokameren tamaina txikitu zuen, VHS-a baino 4 milimetro gutxiago neurtzen zituena eta Video8 izendatutako 8 mm-ko kasete berria erabili ahal izateko.
Bi urte geroago, Hi8 (Video8-a baino hobea zena) eta S-VHS (VHS-a baino hobea zena) formatuak heldu ziren merkatura, zeinek edizioaren kontuak errazten zizkioten bideokameren erabiltzaileei.
Hurrengo hamarkadan, 1992. urtean zehazki, Sharp konpainiak LCD pantaila gehitu zien bideokamerei, gaur ezaugarri estandarra dena kamera gehienetan. Hala ere, hiru pasa behar izan ziren eguneko bideokamera digitalen ereduak garatu zitezen. Panasonic eta Sony izan ziren honetan aitzindari, JVC-k eta Sharp-ek hurbiletik jarraitzen zituztelarik.
Hain zuzen ere, 2004. urtean, zuzenean DVDan grabatzen duten kamerak sortu ziren eta, pixka bat beranduago, disko gogorrean grabatzen dutenak.[2]
Bideokamerak sailkatzeko zenbait modu desberdin daude, eta hauen artean ezagunenetarikoa baliteke analogikoen eta digitalen arteko bereizketa. Kamera analogikoak zintak erabiltzen dituzte grabatzeko, eta digitalek DVD.ak, disko gogorrak, txartelak, eta abar.
Emango zaion erabilerari begira, baina, era honetan ahal dira bereizi:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.