Escape room
gela batetik ihes egiteko erronka proposatzen duen jolasa non hainbat bitarteko erronkei aurre egin behar zaien. Taldean egiteko jolasa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Escape room nazioartean joko bati ematen zaion izena da, ingelesetik mailegatu da munduko hainbat hizkuntzetara eta euskaraz ihes-gela[1] ere erabiltzen da. Buru-hausgarri, edota asmakizun batzuen segida antolatzen dira gela batean eta buru-hausgarriak eta zenbait ataza asmatuz jokalariek, taldeka, aurrera egiten dute. Buru-hausgarri eta asmakizun guztiak asmatu behar dira, taldeka, lankidetzan, jokalarien dohainak koordinatuz, azkenean gelatik irteteko, denbora mugatu batean. Erlojuz kontra jokatzen dute jokalari taldeek. Jokatzen ari den taldeak denbora muga jakin batean ez baditu buru-hausgarri guztiak asmatzen eta gelatik irteten asmatzen ez badu "galdu" egiten du, eta emandako denboran taldeak ihes-gelatik irtetea lortzen badu, irabazi egiten du.
Joko hauetan, jokalari-taldeek, txandaka, pistak aurkitu, puzzleak konpondu eta gela batean edo gehiagotan lan egiten dute, denbora-tarte mugatu batean helburu jakin bat lortzeko.[2] Normalean, helburua jokalekutik ihes egitea da.
Ihes egiteko joko gehienak taldeka egiteko eta lankidetzakoak dira, baina lehiarako aldaerak ere badaude.