Errealitate printzipioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Errealitate printzipioa, Sigmund Freudek garatutako kontzeptu psikoanalitikoa da. Psikoanalisiak, subjektibotasunaren doktrina espekulatibo eta praktika terapeutiko gisa, garrantzi erabakigarria du XX. mendean, ez bakarrik psikologiaren historian, baita pentsamenduaren historia orokorrean ere.
Ametsen interpretazioko atal baten Freudek "Psikologia espekulatiboa"[1] deskribatzen du. Psikologia mota horren helburua da aparatu animikoaren izaera, ezaugarriak, instantziak eta dinamikak deskribatzea. Hura klinikan datuak bildu eta terapiako lan praktikoak interpretatuz ezagut daiteken heinean. Freuden psikoanalisiak bere dimentsio espekulatiboaren barruan deskribatzen dituen prozesu animikoen artean daude plazeraren eta errealitatearen printzipioen[2] sorrera prozesua.Prozesu animiko hauek haurtzaroan ematen dira. Une horrek, gizabanako bakoitzaren biografiaren barruan, subjektibotasunaren aldaketa transzendental bat dakar, gizabanakoa bere heldutasunean gai den garapen intelektual osorako baldintza gisa funtzionatuko duena.