Errausketa (hondakinak)
Hondakin solidoak tenperatura handiko errekuntza kontrolatuaren bidez materia geldo eta gas bihurtzeko tratamendu termikoa, hondakin solido (zepa eta errautsak) eta gaseosoak (errekuntza-gasak) sortzen dituena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hondakinen alorrean, errausketa hondar materialetan dauden substantzia organikoak erretzea inplikatzen duen tratamendu bat da.
Errausketa erraustegietan egiten da, alegia, zaborra erretzeko instalazio berezietan. Itxuraz, hondakinak erraz desagerrarazteko sistema bizkorra da, baina oso kutsagarria: errausketaren ondorioz gelditzen diren zepak eta errautsak oso toxikoak dira, eta tratatzeko segurtasun handiko zabortegiak behar dituzte. Gainera, prozesuan sortzen den keak osasunerako eta ingurumenerako arazo larriak dakartza.[1] Zabortegiak sortzeko lekurik ez dagoen tokietan jartzen dira batez ere erraustegiak, esaterako hiri inguruetan. Izan ere, instalazio hauek toki gutxi behar dute eraikitzeko, hondakindegiek ez bezala; baina beti behar dituzte gai toxiko horietarako zabortegi bereziak, bertan ez bada, beste nonbait.