Ospitale psikiatriko
eritasun psikikoak dituzten pertsonak artatzen dituen ospitale mota / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ospitale psikiatriko eritasun psikikoak dituzten pertsonak artatzen dituen ospitale mota da. Normalean ospitale monobalente moduan funtzionatzen da. Historikoki eroetxeen ondorengoak dira.
IX. mendean arabiar herrialdeetan bimaristan izeneko ospitaleak eraiki arren, tabu kulturalak zirela eta paziente psikiatrikoek ez zuten inolako tratamendurik hartzen. Philippe Pinel frantziarrak lehendabizikoa izan zen gaixoak tratatzen eta harrezkero eroetxeak ospitale bilakatu ziren.