![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e0/Ernest_Fourneau%252C_vers_1930.jpg/640px-Ernest_Fourneau%252C_vers_1930.jpg&w=640&q=50)
Ernest Fourneau
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ernest Fourneau[1] (Biarritz, 1872ko urriaren 4a - Azkaine, 1949ko abuztuaren 5a) Euskal Herri nahiz frantses estatu mailan kimioterapiaren sortzailea da; kimika organikoan nazioartean funtsezko ekarpenak egin dituen ikertzailea da, ekarpen horiek neurri handi batean izkutuan geratu badira ere.
Ernest Fourneau | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Biarritz, 1872ko urriaren 4a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Frantzia |
Heriotza | Azkaine, 1949ko abuztuaren 5a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Medikuntza Eskola |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, farmakologoa, unibertsitateko irakaslea, farmazialaria eta biokimikaria |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Académie nationale de pharmacie (en) ![]() Académie Nationale de Médecine (en) ![]() XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia Belgikako Medikuntzako Errege Akademia Farmaziako Errege Akademia |
Établissements Poulenc Frères-en (1903-1911), Pasteur Institutuan (1911-1944) eta Rhône-Poulenc-en (1946-1949) goi-mailako buru izanda, sintesiko lehen anestesiko lokala den estovainaren[2] aurkikuntza, artsenikotik eratorritako "Stovarsol" antisifilitikoaren prestaketa eta tripanosomiasi afrikarraren aurka oso eraginkorra den "205 Bayerraren" egituraren argipena zor zaizkio.
Sulfamiden propietate terapeutikoen aurkikuntzan ere bere zuzendaritzapean burututako ikerketa-lanek zerikusi handia dute.