Erik De Vlaeminck
txirrindulari belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
txirrindulari belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Erik De Vlaeminck (Eeklo, 1945eko martxoaren 23a - ibidem, 2015eko abenduaren 4a) flandriar txirrindularia izan zen, Roger De Vlaemincken anaia.
Erik De Vlaeminck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eeklo, 1945eko martxoaren 23a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Wilskerke, 2015eko abenduaren 4a (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ziklokros txirrindularia eta txirrindularia |
Parte-hartzailea
|
Munduko Ziklo-Kroseko zazpi txapelketa irabazi zituen, gaur egun ere txapelketa gehien irabazi zituen pertsona izanik. Belgikako txapeldun ere 4 aldiz izan zen. Errepidean ere nabarmendu zen, Frantziako Tourrean etapa bat irabaziz.
Ziklo-krosean aditua, Erik De Vlaeminck zazpi aldiz izan zen munduko txapeldun (1966, 1968, 1969, 1970, 1971, 1972 eta 1973an), oraindik ere errekorra dena. 20 urterekin lortu zuen lehenbiziko txapela (lehen titulua Belgikako txirrindulari batentzat), eta berehala bihurtu zen Belgikako diziplinaren enbaxadore, kirol hau jendarteratzen lagundu zuena. 1967an titulua galdu zuen, lasterketan izandako arazo mekaniko batengatik. Belgikako ziklo-kroseko txapelduna ere izan zen 1967, 1969, 1971 eta 1972an.
Horretaz gain, emaitza onak lortu zituen errepideko lasterketetan. 1968an Frantziako Tourreko etapa bat irabazi zuen eta hurrengo urtean Belgikako Tourra eta Flandriako Txapelketa irabazi zituen. Udaberriko klasikoetan, bi podium lortu zituen Fleche Wallonen (1969 eta 1970), beste bat Gante-Wevelgemen (1969) eta horretaz gain 1970eko Liège-Bastogne-Liègen laugarrena izan zen eta 1970eko Paris-Roubaix lasterketan bederatzigarrena izan zen.
Erikek, bere anaia Rogerri 1970eko Liège-Bastogne-Liège lasterketa irabazteko laguntza handia eman zion, horrela Rogerrek bere lehen klasiko handia irabazi zuelarik. Rocourteko belodromoko sarrerako tunelean sei txirrindulari agertu ziren, Roger De Vlaeminck buru zela, bere anaia Eriken aurrean. Azken honek Eddy Merckxi pasabidea itxi zion eta Rogerrek aukera hori baliatu zuen erasotzeko, 12 segundoko abantaila lortzeko eta horrela lasterketa irabazteko Frans Verbeecken eta Eddy Merckxen aurretik. Gertaera hau, Roger De Vlaeminck eta Eddy Merckxen arteko norgehiagokaren hasiera izan zen.
De Vlaeminckek ez zuen inoiz huts egin antidoping kontrol batean, baina anfetaminaren menpekotasunagatik hartatua izan zen. Zurrumurru asko zebilen lasterketen ondoren izan zuen portaera basatia zela eta. Psikiatria zerbitzuan sartu zen denboraldi batez, bere karreran kontsumitu zituen droga dopatien biktima, zalantzarik gabe.
Bere kirol ibilbidea amaitu ostean, talde nazionaleko entrenatzaile izendatu zuten. 1989 eta 2002 artean, bere zuzendaritzapean, Belgikako txirrindulariek hogeita bederatzi domina lortu zituzten. De Vlaeminckek, denboraldi batez, Niels Albert munduko ziklo-kroseko txapeldunaren entrenatzailea izan zen, baina lanari utzi egin behar izan zion Parkinson eta Alzheimer gaixotasunek jota.
Erik De Vlaeminck, Roger De Vlaemincken anaia zaharrena da (txirrindularitzaren historian izan den klasikoetako lasterkari onenetariko bat). Eriken semea, Geert, 1993an hil zen bihotzekoak jota, 26 urte besterik ez zituela, ziklo-kros lasterketa batean parte hartzen ari zelarik, aitaren begien aurrean.
Parkinson eta Alzheimer gaixotasunak garatu zituen De Vlaeminckek eta 2015eko abenduaren 4an hil zen, 70 urte zituelarik.
1965-1966
1966-1967
1967-1968
1968-1969
1969-1970
1970-1971
1971-1972
1972-1973
1974-1975
1975-1976
1976-1977
1968
1969
1970
1971
1977
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.