Erexkigal
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erexkigal[1] (sumerreraz: 𒀭𒊩𒆠𒃲 DEREŠ.KI.GAL, euskaraz Lur Handiaren Erregina) azpimunduko jainkosa da sumertar-akadtar mitologian. Irkalla eta Allatu izenez ere da ezaguna. Bere izenak «azpialde handiko erregina» edo «palazio handiko dama» esan nahi du. Bere erresuman hildakoak gorde behar zituen, eta ezi zituen biziak sartzen ustez, inork Azpimunduko sekretuak jakin ez zitzan[2].
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Erexkigal | |
---|---|
Mesopotamiako erlijioa eta Mesopotamiako mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Al-lāt |
Familia | |
Aita | Anu |
Ezkontidea(k) | Enlil |
Seme-alabak | Namtar |
Anai-arrebak | Inanna eta Ishtar |
Itxi
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Bere ezkontidea den Nergalekin batera azpimundua gobernatzen du. Anuren alaba eta Ixtarren ahizpa da, eta antzina zeruko jainkosa bat zen. Alabaina, Kur dragoiak harrapatu zuen eta azpimundura eramana izan zen, non bertako erregina izatera pasa zen.