Erbi Txakur Zuriaren Ordena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erbi Txakur Zuriaren Zaldun Ordena Nafarroako Erresumaren Karlos III.a Nafarroakoak (1361-1425) sortutako ordena militarra izan zen. Ordena honen zaldunek goiburu moduan urrezko erbi txakur edo xarlango bat zuten. Erbi xakur hori kate batez zintzilik eramaten zuten; katebegiak, bestetik, gaztainondoaren ostoen forma zuten. Ordenaren lemak frantsesez zera zion: "Bonne Foy", "fede onean" euskaraz. Ordena, ordena frantsesen estilokoa, 1391an sortu zen. Erakundea Karlos III.aren heriotzarekin batera desagertu zen. Estandartea bandera gorriaren gainean erbi txakur baten zilueta zen. [1] Erbi txakurra zein gaztainodoaren ostoa eta fruitua Evreux familiakoen goiburuak ziren.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/83/Princep_carles_de_viana.jpg/220px-Princep_carles_de_viana.jpg)