![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/12/Basic_arithmetic_operators.svg/langeu-640px-Basic_arithmetic_operators.svg.png&w=640&q=50)
Eragiketa (matematika)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eragiketa bat aljebran multzo baten elementuen gainean eragile baten aplikazioa da. Eragileak hasierako elementuak hartzen ditu eta beste elementuekin erlazionatzen ditu bukaerako multzo bat sortzeko; horri teknikoki konposizioaren legea deritzo.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/12/Basic_arithmetic_operators.svg/250px-Basic_arithmetic_operators.svg.png)
Aritmetikan eta kalkuluan hasierako multzoaren osagaiak mota bakar batekoak edo zenbaitetakoak izan daitezke:
- Mota bakarrekoak: eragiketa aritmetikoak soilik zenbakien gainean jokatzen dute.
- Mota bat baino gehiagokoak: eskalar bat bider bektore baten produktuak espazio bektorial bat osatzen duten bektoreen eta eskalarren bilduren multzo osoa biltzen du.
Eragiketan parte hartzen duten taldeen arabera eta gure asmoen arabera, eragiketak bi motetan sailka ditzakegu: barnekoak eta kanpokoak.