From Wikipedia, the free encyclopedia
Enplegu-eskaera negozio-dokumentu estandar bat da, eta enpresaburuek garrantzitsutzat ikusitako galderekin prestatzen da. Enpresa barruan eginkizun zehatz bat betetzeko hautagairik onena zehazteko erabiltzen da. Bi modutara aurkez daiteke: enpresako giza baliabideen sailak emandako postulazio-formulario estandar gisa edo postulazio-gutun gisa. Dokumentuak, hautagaia lanposturako egokia den zehaztu ahal izateko, enpresari jakinarazten dio prest dagoela eta gogoa duela enpresako langile izateko, bai eta haren kualifikazioak eta oinarriak ere.[1]
Enplegu-eskaerak lanaren izaeraren eta kontratatzen duen pertsonaren lehentasun pertsonalen arabera ezberdinak izaten dira. Enplegu-eskaerak, gutxienez, eskatzaileak legalki enplegatua izateko baimena duela ziurtatzen duen informazio nahikoa ematea eskatzen du. Eskaerak pertsona horrek bere gaitasun, hezkuntza eta esperientziari buruzko informazio garrantzitsua ematea ere eskatzen du.
Eskaera bera eskatzailearen alfabetatzearen, kaligrafiaren eta komunikazio-gaitasunen proba txiki bat da. Arretarik gabeko enplegu-eskatzaile batek bere burua deskalifikatu dezake gaizki betetako eskaera batekin.
Eskaerak, halaber, edozein aurrekari penalen berri ematea eska dezake, bai eta enplegatzaileari aurrekarien egiaztapen egokia egin ahal izateko informazio nahikoa ematea ere. Enplegatzaileek ezingo dute lanarekin lotuta ez dauden gaieri buruzko galderak egin, adibidez, ikuspegi politikoa edo sexu-orientazioa.
Lanaren eta enplegatzailearen arabera, eskatzaileak eskaera online, paperez edota email bidez egin beharko du.[2][3]
Enplegu-eskaera enplegatzailearen araberakoa da. Enplegu-eskaera bat hainbat modutan osa daiteke.
Normalean enplegatzaile baten webgunean osatzen direnak. Milaka gune daude zure CVa online argitaratzeko eta online enplegu-eskaera bat osatzeko. Batzuetan, Monster.com edo Indeed.com bezalako lan-tauletan edo lana bilatzeko motorretan erabil daiteke.
Enpresa askok, batez ere txikizkako enplegatzaileek eta ostalaritzakoek, espero dute eskatzaileek aurrez aurre aplikatzea. Ez da online aplikatzea bezain zaila, baina aplikatzeko prest egon beharko duzu, eta, agian, momentuan elkarrizketatzeko.
Aurrez aurre egindako eskaeretan, batzuetan, paperezko postulazio-formularioak egoten dira.
Lanak eskatzeko posta elektronikoa erabiltzean, garrantzitsua da zure komunikazio guztiak paperezko eskaera bat bidaltzen ari bazina bezain profesionalak izatea.[4]
Zure curriculumaren helburua da hautaketaren arduradunaren arreta bereganatzea, zure prestakuntzak, gaitasunek eta esperientziak aukera eman diezazuten zehaztasun handiagoz ebaluatuko duten multzora pasatzeko.
Zure curriculumak argia eta zehatza izan behar du, eta zure ibilbide profesionaleko elementu erabakigarriak nabarmendu behar ditu, zure ustez interesgarrienak direnak xede duzun enpresarentzat.
Lan-eskaera motaren arabera, aurkezpen-gutun bat erantsi beharko duzu. Bertan, konpainiara zergatik jotzen duzun azalduko duzu, eta lanpostu jakin baterako hautagai egoki bihurtzen zaituzten gaitasunak nabarmenduko dituzu, bai eta enpresarentzat positiboak izan daitezkeen beste motibazio eta interes batzuk ere. Ondo idatzitako gutuna izan behar da.[5]
Betidanik, kontaktuen sarea oso formula eraginkorra da lana eskatzeko. Zure ezagunek, lankideek edo senideek zure hautagaitza aurkez dezaketen lan-eskaintzei buruz abisatu ahal dizute.
Gainera, zenbait kasutan, lanpostuaren ezaugarriei eta eskakizunei buruzko informazioa eman diezazukete, eta informazio hori oso baliagarria izango zaizu zure lan-bizitza idazteko eta lanposturako egokiena zer den alegatzeko. Erabili sare sozialak zure lan-egoeraren berri emateko, eta jarri harremanetan enplegua aurkitzen lagun diezazuketen sektoreko profesionalekin.[2]
Informazio zehatza ez ematea arrazoi izan daiteke kontrataziorako kontsiderazioa amaitzeko edo enplegua amaitzeko, baldin eta informazio okerra pertsona kontratatu ondoren jakiten bada.[3]
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE), enpresa eta biztanleeri eskainitako enplegu ataria da, bertatik interakzio zuzen, aske, erraz eta doakoa eman daiteke enplegua eskaini (enpresak) eta eskatzen (biztanleria) dutenen artean. Empléate atariak honako aukerak eskaintzen dizkie bere erabiltzaileei:
Erabiltzaileak atarian argitaratutako lan-eskaintza baten edukia desegokitzat jo dezake.
Empléate barruan, atari laguntzaileetan praktiketako eskaintza gisa sailkatutako eskaintzak identifikatzen dira. Empléate atarian alta emanda dauden enpresei kontratu mota horrekin eskaintzak argitaratzeko aukera ematen zaie. Enplegu-eskatzailea erraz sar daiteke horrela sailkatutako eskaintzetara, atariko eskaintzen bilatzaileko iragazkiak erabiliz.
Empléate atarian alta eman dezakete, gizarte-ekonomiako enpresa direla adieraziz.
Erabiltzaileak atari honetan eskuragarri dauden enplegu-eskaintza guztiak, hutsik dauden lanpostuak, azken kontratazio-datuak, kontratatuen dauden lanbideak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Lanbideen Behatokiaren erreferentziazko informazioa eskura ditzake.
Enplegu-atariko nazioarteko enplegu-eskaintzak ezagutu nahi badituzu, jarri bilaketa-barran interesatzen zaizun herrialdea, hiria edo lanbidea.
Enplegu-zentro bereziek helburu nagusi hau dute: desgaitasuna duten langileei lan produktibo eta ordaindua ematea, beren ezaugarri pertsonaletara egokitua, eta langile horiek lan-merkatu arruntean integratzea erraztuko duena.
Programa honen azken hartzaileak enplegu-zentro berezietako langile desgaituak izango dira, baldin eta ondoren deskribatutako kasuren batean badaude:
Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateek aurreko taldean sartuta ez dauden Enplegu Zentro Bereziko langile desgaituei ere eman ahal izango diete zerbitzua, baldin eta langile horiei eskainitako dedikazioak aurreko taldean aipatutakoen arreta kaltetzen ez badu.[6]
LANBIDE da Eusko Jaurlaritzak lana bilatzeko prozesuan laguntza eta orientazioa emateko zure esku jartzen duen Euskal Enplegu Zerbitzua. LANBIDEko datu-basean lan-eskatzaile gisa izena emanda egoteko lanerako elkarrizketa bat egin behar duzu zure erreferentziazko enplegu bulegoan.(Erreferentziazko enplegu bulego hurbilena bilatu ahal izateko, hurrengo linkari lotutako orrialdera joan zaitezke bilaketa egiteko)[7]
Lan-merkatuan enpresen eta langileen arteko bitartekaritza-lanak egiteko zerbitzuak eta herritarrentzako eta enpresetarako laguntzen izapideak egiteko zerbitzuak esakintzen ditu; adibidez, lan-merkatuari buruzko informazioa, enplegurako orientazioa, lan-eskaintzak, enplegurako prestakuntza, autoenplegua...
Lehen aldiz izena emateko, honako hau aurkeztu behar da:
Ez, bi organismo bereiz dira, eta ematen dituzten zerbitzuak ere hala dira.
Enpleguarekin eta prestakuntzarekin lotutako zerbitzuak ematen ditu Lanbidek, enplegurako zerbitzu publikoa da. Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) ere eramaten du.
SEPE, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (lehengo INEM), Gobernu Zentralaren Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren mendekoa da eta berak izapidetzen ditu langabeziagatiko prestazioak.
SEPEren bulegoak (lehengo INEM) Lanbideren bulegoen barruan daude fisikoki. [8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.