Endoeskeletoa (grezieraz ἔνδον, endon, euskaraz "barnean"; eta σκελετός, skeletos, euskaraz "eskeleto", hitzetatik) edo barne hezurdura, zenbait animaliaren euskarri den barne egitura da, ehun mineralizatuz osatua egon ohi dena. Endoeskeletoa animaliaren giharren eta zurden euskarri dira, gorputzari forma ematen dio, mugimendua ahalbidetzen du eta nerbio-sistema babesten du. Ornodun gehienetan funtsezko organo asko ere babesten ditu.
Endoeskeletoa larrupean edo gorputzaren ehunen eta organoen pean dute animaliek. Ornodunen endoeskeletoa bi ehun motaz osatua dago (hezurra eta kartilagoa). Ornodun gehienetan notokorda bizkarrezurrak ordezkatzen du, eta kartilagoa hezurrek ordezkatzen dute helduaroan. Hala ere, badira salbuespenak, adibidez Chondrichthyes arrain klasea, arrain kartilaginoso ere deituak; arrain hauek eskeleto osoa kartilagozkoa dute eta hauen artean daude marrazoak, adibidez. Endoeskeletoak hiru filumetan eta azpliklase batean aurki daitezke, aldaera askorekin: Chordata, Echinodermata, Porifera (belakiak) eta Coleoidea. Belakien hezurdurak gorputzaren euskarri funtzioa baino ez du, eta karezko edo silizezko espikula mikroskopikoz egina dago.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.