![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5a/Linguas_ember%25C3%25A1.png/640px-Linguas_ember%25C3%25A1.png&w=640&q=50)
Enberera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Enberera[1] (chocó ere deitua) Kolonbiako ipar-mendebaldean (Antioquia, Bolivar, Caldas, Caquetá, Cauca, Chocó, Córdoba, Nariño, Putumayo, Quindío, Risaralda, Calle del Cauca), Panamako hego-ekialdean eta Ekuadorren (Carchi eskualdean) hitz egiten denetako hizkuntza bat da.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Enberera, chocó | |
---|---|
![]() Kolonbia eta Panamako chocó hizkuntzak mapa | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Kolonbia, Ekuador eta Panama |
Hiztunak | 117,000 |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Hizkuntza sailkapena | |
Chocó | |
Hizkuntza kodeak | |
UNESCO | 292 |
Itxi
95.000 hiztun[2] inguru ditu Kolonbian eta 22.485[2] Panaman. Choco hizkuntza familiako kidea da.
Enbera hitzak bere hainbat aldaeratan (embera, emperã, empena, eberã, epena) "gizakia" edo "gizona" esan nahi du eta enbera etniakoek haien komunitatea izendatzeko erabiltzen dute. Batzuetan, enbera etniakoak ez diren beste herri indigena batzuk aipatzeko ere erabiltzen da.