From Wikipedia, the free encyclopedia
Emma Normandiakoa (Ælfgifu hainbat errege-dokumentutan[1]; c. 984 - 1052ko martxoaren 6) Normandian jasiotako emakume noblea izan zen, Ingalaterrako, Danimarkako eta Norvegiako erregina izan zena, lehenengo Æthelred Zalantzatia errege anglosaxoiarekin ezkonduta eta, ondoren, Kanuto II.a Handia Danimarkako erregearekin. Rikardo I.a Normandiakoaren eta Gunnorren alaba zen. Ingalaterrako erregina izan zen 1002ean ezkondu zenetik 1016ra bitarte, Svend I.a Danimarkakoak Ingalaterrako tronua 1013-1014 artean okupatu zuen tartean izan ezik. Æthelred 1016an hil zen, eta Emma Svenden seme Kanutorekin ezkondu zen. Kanutoren emazte gisa, berriro ere izan zen Ingalaterrako Erregina 1017tik, Danimarkako erregina 1018tik eta Norvegiako erregina 1028tik 1035era bitarte, Kanuto hil zenean.
Emma Normandiakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Normandia, 985 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||
Heriotza | Winchester, 1052ko martxoaren 6a (egutegi gregorianoa) (66/67 urte) | ||
Hobiratze lekua | Winchesterreko katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Rikardo I.a Normandiakoa | ||
Ama | Gunnora | ||
Ezkontidea(k) | Æthelred Zalantzatia (1002ko apirilaren 5a (egutegi gregorianoa) - Knut II.a Danimarkakoa (1017ko uztailaren 2a (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Wessex (en) House of Knýtlinga (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregeordea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Kanutoren heriotza eta gero Emmak jarraitu zuen politikan parte hartzen, bi senarrekin izandako semeen erregealdietan, Kanuto III.a Hardeknut eta Eduardo Aitorlea. 1035ean Kanuto hil zenean, bere semea Kanuto III.a Hardeknut Danimarkan zegoenez, Emma izendatu zuten erregente bera itzuli arte. Harold Harefootekin lehian agindu zuen[2]. Emma da Encomium Emmae Reginae XI. mendeko Ingalaterrako politikari buruzko liburuaren figura zentrala. Emma da Erdi Aroko irudietan maiztasun handiarekin agertzen den erreginetako bat[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.