euskal idazlea eta militante abertzale historikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Emilio Lopez Adan (Gasteiz, Araba, 1946ko urtarrilaren 15a - ) medikua eta euskal idazle eta pentsalari intelektuala da. Beltza ezizenaz ezaguna da.[1] Euskal nazionalismoari eta Euskal Herriko historiari buruzko lan ugari argitara eman ditu, gai horietan aditu esanguratsua da.[2]
Emilio Lopez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1946ko urtarrilaren 15a (78 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Euskadi Ta Askatasuna |
Izengoitia(k) | Beltza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Abertzaleen Batasuna |
Frankismoaren garaian ETAko kidea izan zen, 1963tik 1974ra. Garai hartan “Pravi” ezizena zuen eta Biltzar Ttipiko kidea zen (Komite Exekutibo Taktiko, KET). Erakundeak 1966an egindako V. Batzarretik aurrera, langile-internazionalismoaren barruan jarrera independentistari eutsi zion. 1968. urteaz geroztik erbestean bizi da.
Biltzar Ttipiko kidea izan zenean (1966-1968) medikuntzako ikasketak utziak izan zituen, baina ondotik, Bruselara erbesteratuta, han bukatu zituen medikuntzako ikasketak. 1974an ETA utzi zuen Langile Fronteko jendearekin batera, eta 1976ko hasieran Bruselatik Angelura itzuli zen. 2003tik 2012ra, Iparraldeko Abertzaleen Batasuneko militantea izan zen, hain zuzen ETAk ABko militanteak "torturaren konplizeak" zirela esan zuenetik, ETAren su-etena arte.[1]
1969tik aurrera “Gatazka” taldean aritu zen. “Euskadi ta Askatasuna” manifestua sinatu zuen (1970). Lopez Adanen jardueran alde ideologiko-intelektuala gailentzen da; gehiago izan da teorikoa ekintzailea baino; hori esan orduko, baina, erantsi behar da alde teorikoa praktikarekin oso loturik garatu izan duela beti.[1]
Iraultzaren eta bortxaren arteko harremanez gogoeta franko egin zituen, bere iritziak beste analista frantses eta amerikarrekin konparatu izan dira gero. Argudio ugari eskaintzen zituen askatasun eta erantzukizunetik.[1][3] Lopez Adanen arabera, ETAren estrategia armatua soberan egon zen 1980ko hamarkadaz geroztik. Independentzia, sozialismoa, Euskal Herri euskalduna eta batua lortzeko helburuak 1960ko hamarkadarako finkatuta zeudela zioen.[4]
Bestela ere, beste zenbait gai jakingarri landu ditu: nazioa eta estatua, nazionalismoa eta humanismo unibertsala, demokrazia eta naziotasuna; Iraultza eta Hexagonoko nazio ukatuak; egungo esperantzak eta arazoak Ipar Euskal Herrian; Marx eta iraultza, Ezkerra Europan; Ezker Abertzalearen estrategiaren analisia, eta negoziazioen nondik norakoena; Intelektualaren zeregina: literatur erreferentziak eta intelektual hurbilak (F. Krutwig, M. Legasse, F. Likiniano, Txillardegi, Jon Mirande).[1]
Bere lanen artean honako hauek azpimarra daitezke: El Nacionalismo Vasco (1876-1936), Mugalde, Henday (1974); El Nacionalismo Vasco y Clases Sociales (1976) (Donostiako eta Durangoko liburu-azoketan saritutako lana); El Nacionalismo Vasco en el exilio (1936-1960) (1977); Del Carlismo al Nacionalismo burgués (1978); Bortu Gordetan Lainope (1982); Zazpigarren alaba (1984), hainbat garaitan girotutako hamar ipuinen bilduma.
Zenbait aldizkaritan, irratian eta telebistan jardun du laguntzaile, kulturari, politikari eta gizarteari lotutako gaietan, besteak beste, Argia eta Jakin aldizkarietan. Argia aldizkarian ehunka artikulu idatzi ditu. Inguma datu-basean 70 erreferentziatik gora ditu, horien artean euskarazko 6 liburu, 31 artikulu eta 22 hitzaldi agertzen dira.[5] 2021eko martxoan, hiru liburukiko ikerlan oparoa argitaratu zuen euskal gatazkaren historiari buruz, Borroka armatua Euskadin (1967-2011), datu ugari hornituz jazotako biktimen eta erasoen inguruan. Euskal militanteen duintasun etiko eta iraultzailea defenditu nahi izan du bertan.[6]
« | Galdetu nion Joxe Azurmendiri ea nortzuk ziren erreferentziazko pentsalariak orain, eta hiru izen aipatu zizkidan: Txillardegi, Eusebio Osa eta Emilio Lopez Adan. | » |
Euskara unibertsitate mailako hizkuntza bihurtzeko prozesuan Lopez Adan medikuntzan eta politika gaietan aitzindarietako bat izan zen. Lan horretan egindako ekarpenak geroago UZEIk sortu zituen hiztegi terminologikoetan islatu ziren, hiztegi hauetan parte hartu zuen: Medikuntza/1: liseriketa hiztegian (1998)[12] eta Politika hiztegian (1980, lau liburukietan).[13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.